Higia (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Higia

Greziar mitologian, Higia (antzinako grezieraz Υγιεία Hygieía edo Υγεία Hygeía, "osasuna"), Asklepioren alaba eta Iaso eta Panazearen ahizpa, sendaketa, garbitasuna eta osasungintzaren jainkosa zen (beranduago, baita ilargiarena ere), bere aita ez bezala, sendaketarekin lotua zegoena. Bere izenetik dator "higiene" hitza. Bere baliokidea erromatar mitologian, Salus zen.

Esanahi propioa hartu zuen K. a. V. mende inguruan, ordurarte, Atenea jainkosaren beste epiteto bat baino ez baitzen.

Higiak, K. a. VII. mendetik, tokiko gurtza jaso zuen arren, honetatik kanpo ez zen ezaguna izaten hasi, Delfoseko orakuluak, Atenas K. a. 429an eta K. a. 427an eta Erroma K. a. 293an suntsitu zituzten izurrien ondoren ezagutu zuen arte. Bere tenplu nagusiak, Epidauron, Korinton, Kosen eta Pergamon aurkitzen ziren.

Pausaniasek, Sizioneko Titaneren asklepeionean (Asklepioren iloba zen Alexanorrek sortua), Higiaren estatuak, emakumeen ilez eta janzki babiloniarrez estaltzen zirela adierazi zuen. Idazkun batzuen arabera, ofrenda hauek berak egiten ziren Parosen.

Arifronek, K. a. IV. mendeko artista siziondar batek, Higia jainkosaren omenezko ereserki ospetsu bat idatzi zuen. Eskopas, Briaxis eta Timoteo bezalako artistek, jainkosaren estatuak zizelkatu zituzten.

Bere gorputzaren inguruan bildutako suge handi bat elikatzen ari den emakume gazte bat bezala irudikatzen ohi zen. Batzuetan, sugeak, Higiak zeraman pitxer batetik edaten zuen. Ezaugarri hauek, beranduago, galiar-erromatar mitologiako sendaketaren jainkosa zen Sironak hartu zituen. Batzuetan, bere neba Telesfororekin egoten zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Higia (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan