Higiezinen burbuila Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraikin berriak Gasteizko Zabalgana auzoan.
Isozaki Dorreak, Campo Volantinetik ikusiak, 2006ko urrian.

Euskal Herriko higiezinen burbuila 1998. urtetik 2007. urtera etxebizitzen prezioan emandako espekulazio eta prezioen gorakada handiari deritzo. Igoerak bi aldi izan zituen, bata 1998tik 2002ra arte (euroaren ezarpenera arte alegia), eta bigarrena 2004tik 2007ra. Donostia Euskal Herriko eta Estatuko hiribururik garestiena bihurtu zen, eta etxebizitzaren batez besteko prezioa metro karratuko 5.000 euro baino gehiagokoa izan zen.

Burbuilaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krisiaren eragina inguruko herrietara baino beranduago iritsi zen Euskal Herrira. Batez ere, eraikuntzaren sektoreak, Euskal Herriko BPGan duen garrantzia txikiarengatik. Dena den, eraikuntza sektoreko hainbat enpresek egin zuten porrot, garrantzitsuenen artean Ereaga eta Urazca taldeak. Lehena, Ereaga taldea izan zen, 2007ko abenduaren 15ean[1]. Ereaga Taldeak ordainketak etetean, 160 milioi euroko zorra utzi zuen ordaindu gabe hainbat hartzekodunekin, horien artean, 15 banku.[2]

2007. urtearen erdialdetik aurrera, urtebeteko euriborraren etengabeko igoerarekin eta etxebizitzen salerosketaren jaitsierarekin batera, bankuek hipoteka gutxiago ematen hasi ziren, eta horrela 2008ko urtarrilerako hipoteken ematea urtez-urte %10 jaitsi zen[3]. Bien bitartean, etxebizitza saldu nahi zutenen jokaera erabat aldatu zen. Burbuilaren urteetan prezioak etengabe igotzen ziren, eta etxea saldu nahi zuen jabe batek hurrengo hilabetean prezioak garestiagoak egon zitezkeela esan ziezaiokeen etxea erosi nahi zuenari. Igoerak bat-batean amaitzean, kontrakoa gertatzen hasi zen, etxea saldu nahi zuenak, inguruan salmentan zeuden etxebizitzak jaistearekin batera, prezioak jaistera behartuta zegoen, etxea saldu nahi bazuen behintzat.

Euriborrak %4,3ra jaitsi zen 2008. urtearen hasieran, baina ordutik hilabetez-hilabete goranzko joera hartu zuen berriz ere. 2008ko maiatzean, Europako Banku Zentralak petrolioaren eta bestelako lehengaien gorakadak eragindako inflazioari aurre egiteko interes-tasak igoko zituela esatean, euriborrak igoera historikoa izan zuen eta %5eko mailatik gora joan zen, interes-tasa ofiziala baino puntu bat gehiago. Euriborraren gorakada bankuen likidezia arazoek eragin zuten, mundu osoko bankuek Subprime motako aktiboez kutsatuta egon zitezkeelakoan, elkarri dirua uzteari utzi zioten, dirua mailegatzeko prezioa eta euriborraren gorakadan islatuz.

Ustelkeria Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguesibar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguesibar, Nafarroa: UPN alderdiko alkate ohiak Ignacio Galipentzuk bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube bat Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik, dirutan jasotako komisio baten ondoren. Azaroan epaileak, epaiketa utzi eta Galipentzu funtzionario-eroskeri eta prebarikaziogatik zigortu zuen, beste bederatzi pertsonarekin batera.

Santurtzi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santurtzi, Bizkaia: Javier Cruz Euskadiko Alderdi Sozialistako Santurtziko alkatea 1995etik 2007ra, hirigintza-arazoak eta irregulartasunak ohikoak izan ziren bere agintaldian. Legez kanpo altxatutako etxebizitza blokeak[4], etxebizitza blokeak eraikitzeko birkalifikaturiko parkeak[5] eta abar.

Kasurik larriena Santa Eulalia patronatuaren ondoko parkean gertatu zen. Bertan eraikuntza enpresa bati, orube batean 13 solairuko bi dorre eraikitzeko baimena eman zitzaion, guztira 184 etxebizitza eta lau solairuko aparkalekua eraikiz. Blokeek ondoko parkea erabat inguratzeaz gain, eraikuntza enpresak, zoru publikoa hartu zuen legez-kanpo[6]. Azkenik eraikuntza enpresak 5.000 euroko isuna ordainduz konpondu zuen arazoa 2006ko azaroan, eta blokeak amaitu egin zituzten[7]. Javier Cruz sozialista alkatetzan egondako urteetan, babes-ofizialeko etxebizitzen eraikuntza ia guztiz murriztu da herrian, izan ere, herriko gazteentzat prezio merkeagoko etxeak eraikitzeko orubeak, etxebizitza libreak eraikitzeko birkalifikatu ziren, eraikuntza enpresen mesederako[8].

Baina Javier Cruzen erortzea eta Euskadiko Alderdi Sozialistak Santurtziko alkatetza galtzea eragin zuena, Hijas de la Cruz ikastetxearen salmenta eta etxebizitzak eraikitzeko birkalifikazio saiakera izan ziren. 2007. urtean, herriko biztanle askok, oihal moreak jarri zituzten euren balkoietan, jaietan egiten duten moduan, ikastetxeko arduradunek egindako eskakizuna jarraituz eta udalaren jarrera salatuz. Bien bitartean, Javier Cruz 2007ko udal hauteskundeetara ez aurkezteko erabakia hartu zuen, eta azkenik 2007ko maiatzean, Ricardo Ituarte EAJko alderdiko hautagaiak irabazi zituen hauteskundeak, gehiengo osoa eskuratuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]