Hijab
Hijab, ḥijāb edo hiyab (arabieraz: حجاب hijaab, ħiˈdʒæːb ~ [ħiˈɡæːb]) emakume musulmanek buruan daramaten zapia edo janzteko islamiar era da.
Hijab hitzez-hitz errezel edo estalkia esan nahi du. Islamiar sistema legal gehienek emakumeek publikoan ezin dutela bere aurpegia eta eskuez gain ezer erakutsi diote [1][2]. Islamiar adituen ustez hijab hitza sentsu orokorragoa du: apaltasuna, pribatutasuna eta moraltasunaren baliokidea izanik[3]; hauen esanetan, Koranek belo adierazteko khimār (خمار) eta jilbaab(جلباب) hitzak erabili ditu[2].
Musulmanen artean, badaude buruzapiaren derrigortzeari buruzko uste asko: Iran edo Saudi Arabian beloa derrigorrezkoa da; badaude eskoletan debekatzearen aldekoak, Frantzian edo Turkian egiten duten moduan[4]; eta badaude emakumeei aukeratzeko eskubidea eman nahi dietenak.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Fisher, Mary Pat. Living Religions. New Jersey: Pearson Education, 2008.
- ↑ a b Glasse, Cyril, The New Encyclopedia of Islam, Altamira Press, 2001, p.179-180
- ↑ Esposito, John (2003), The Oxford Dictionary of Islam, Oxford University Press, 112. or., ISBN 0-19-512558-4
- ↑ Bilbao, Iñigo (2004-05-04), «Musulmanen zapiaren aitzakian», Berria, http://paperekoa.berria.info/harian/2004-05-04/002/039/lege_info.htm
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |