Hil mozorro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pio IX.aren hil mozorroa.

Hil mozorroa berriki hildako pertsona baten aurpegiaren kopia leial bat da, igeltsuan hustearen teknikarekin lortua eta gero fusio puntu baxuak dituzten material fluidoen bidez irudikatua, erle-argizaria edo material hau berau erretxinekin konbinatua aurpegiaren hiru dimentsiotako erretratu positibo bat lortzeko, hildakoak bizi zenean zuen aurpegiagandik gertuen dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturri askok aipatzen dute Erdi Aroa gizarteko goi mailako jendearen artean garai arteko gizartean garrantzitsutzat hartua zen pertsonaiaren aurpegiaren kopia leial bat lortzearen hil moda hau hedatu zen garai bezala. Ohitura hau Antzinako Erroman eta faraoien Egipton ere ikusi zen arren. Europan, hildakoaren erretratu leial bat lortzeko ohitura XVIII. mendean eta XIX. mendean bizitu zen.

Antzinako Erroman, Julio Zesarren gorpua material gogortzaileekin estalia izan zen, eta ondoren erle argizarian hustua Marko Antonioren oinean erakutsia izateko Senatuko eskaileretan. Antzinako Egipton, Ptolomeotar dinastiaren ondorengo garaian, teknika bertan, hildakoaren erretratua zuten sarkofagoak eraikitzea zen. Alemania nazian SSen goi dignatarioa zen Reinhard Heynrichen aurpegiak ere hil mozorro tratamendua jaso zuen.

Gaur egun, polizia forentseak teknika hau biktimen eta hiltzaileen aurpegiak berreraikitzeko erabiltzen du teknika informatiko aurreratuen bidez. Teknika hau oraindik bizi diren pertsonen aurpegien kopia biziak egiteko ere erabiltzen da, erretxinak, poliuretanoa eta beste hainbat moduko polimeroak erabiliz. Pertsonaia historiko askok utzi duten hil ondorengo bere aurpegiaren hil mozorro bat. Horien artean:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hil mozorro Aldatu lotura Wikidatan