Hilario Extremiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilario Extremiana

Bizitza
JaiotzaMiranda Ebro1958ko abenduaren 17a (65 urte)
Herrialdea Araba
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Hilario Extremiana Barrasa (Miranda de Ebro, Burgos, 1958ko abenduaren 17a) arabar musikagilea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harmonia eta Konposizio ikasketak egin zituen Gasteizen Carmelo Bernaolarekin, Bilbon Juan Corderorekin, Sienan (Italia) Franco Donatonirekin eta Madrilen amaitu zituen Konposizioko goi mailako ikasketak, Anton Garcia Abrilekin, eta Orkestra Zuzendaritzakoak, Enrique García Asensiorekin. Era berean, pianoko eta klarineteko ikasketak ere burutu ditu. Bilboko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestraren zuzendaria eta Harmoniako irakaslea izan da, zuzendaritzako taldean lau urtetan aritu zelarik. Gasteiz, Miranda de Ebro eta Amurrioko Kontserbatorioetan klaseak eman izan ditu, bai eta Deustuko Unibertsitatean ere.

Arabako Metalen Taldearen Zuzendaria izan zen, eta Barakaldoko Zigor Abesbatzarena. KURAIA elkarteko kide sortzailea da, Musika Sinfonikoko Musikagileen Elkarteetako Elkargo Estatalarena eta Musikari eta Musikagileen Erakundeen Sarekoa ere.

Genero eta formazio ezberdinetarako obren autore da, musika tresna bakarrerako edo ganberarako, bai eta orkestrarako ere. Kontserbatorio eta ikasketa zentro ezberdinetako programetan aurkitzen dira hauetako lan batzuk. La cenicienta roja operaren egilea da. Klasikotik hasi eta folkeraino, formazio eta musika estilo ezberdinetarako moldaketa ugari egin izan ditu.

Gasteizko Udal Musika Bandaren zuzendari titularra da, oposizio-lehiaketa gainditu ondoren.

Lan argitaratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Honai : txistu eta akordeoi bikoterako (2000)
  • Han ; Oroipena : txistu - danbolina (2003)
  • Ishtar (2003)
  • Laukote ezkutua : Txistu bi eta Silbote bi (2006)
  • Ene o Brandle (akordeoi mold.: José Antonio Hontoria Mugica) (2007)
  • Dantzatu (2007)
  • Bizitzari (Hitzak: Mikel Garmendia) (2007)
  • Fantasia para tres (2008)
  • Son de antaño : vals (2008)
  • Harria ; Zuhaitza (Hitzak: Mikel Garmendia) (2008)
  • Deabrukeriak (2009)
  • Carptim (2011)
  • In memoriam a Jesús Alonso Moral (2012)


Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El pajarito (texto: Esteban Manuel de Villegas. Vitoria-Gasteiz : Escolanía Udaberria (1994)
  • Dos encuentro y un recuerdo : clarinete bajo, violonchelo, piano. In: Trío Bernaola. Jóvenes compositores vascos. Cantón Records (2000) . Ref.: CR-026-CD
  • Sequi v. pitheos (1992) : para clarinete, viola y violoncello. In: Kuraia. Concierto Inaugural (1997)
  • Termes II : para clarinete y piano. In: Kuraia. Conciertos del Ensemble Kuraia (1998)
  • Termes II : para clarinete y piano(1994). In: Música de cámara de compositores vascos. Vitoria-Gasteiz: Udala, 2001. Erref.: ZC-266
  • Han. In: Amilibia, Aitor. Hiru zuloei zirika. Laute (2003). Erref.: LCD-076
  • Divertimento "Termes III" : para quinteto de viento. In: Quinteto de Viento "Pablo Sorozabal". A los cinco vientos. Fundación Ars Incógnita (2003). Erref.: 0005
  • Variaciones Thermes III. In: Inner Dúo. Hots. AusArt records (2003). Errf.: aArus 037
  • Recuerdo (Int.: Trío Bernaola. La música en Vitoria Gasteiz = Vitoria Gasteizen musika. Vitoria-Gasteiz : Udala, 2004. Erref.: ZC-338/9
  • Honai. In: Bilbaoko Udal Txistu Banda. Bilbao : Bilbao Musika, 2005. Erref.: ZC-372
  • Txirritxirria eta Inurria (Int.: Argileak). In: Kanta berri. Bayonne : Agorila, 2004. Erref.: AG CD 416
  • Kukuan Euskal Herrian (Int.: Arin)In: Kanta berri. Bayonne : Agorila, 2004. Erref.: AG CD 416
  • Impromptu-capricho. In: Banda Municipal de Txistularis de Bilbao. Harizko txistua. Bilbao Musika, 2006. Erref.: ZC-426
  • Honai. In: Amilibia, Aitor. Hauspo : biri eragin eta__ (Int.: Aitor Amilibia, txistua ; José Antonio Hontoria, akordeoia). Berziztu, 2007
  • Kukua Euskal Herrian. In: Lautada Abesbatza. Denok musikaz loturik. Laute, 2007. Erref.: LCD-155
  • Marcha Davalillo.In: Banda Municipal de San Asensio. 25 años. San Asensio (La Rioja) : Banda Municipal], 2010


Grabazio argitaratugabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Duo Suite : oboe eta pianoa. Musikaste (18. 1990. Errentería)
  • Los tres encuentros. Musikaste (23. 1995. Errentería). Estrenaldi nagusia
  • Cuatro piezas cortas - Recitativo (para tí) - Vals. Musikaste (28. 2000. Errenteria).
  • 7 piezas breves para el recuerdo: Unas manos ; Un pianista ; Un piano ; Ocurrió en otro medio ; Recuerdo a mi padre "Para tí" ; A un amigo ; Ocurrió en otro tiempo "Vals". Eresbil Eresiak 5 Zikloa (12. 2004. Errenteria)
  • Nire gogoan. Musikaste (33. 2005. Errenteria). Estrenaldi nagusia
  • Interludio variado : Termes III (Iñigo Alonso, klarinetea, klarinete baxua ; Jabi Alonso, perkusioa) Eresbil Eresiak . 5. Zikloa (19. 2005. Errenteria)
  • Recuerdo (Iñigo Alonso, klarinete baxua) Eresbil Eresiak . 5. Zikloa (19. 2005. Errenteria)
  • Ocho pequeñas piezas para piano (Albert Nieto, pianoa). Música Comtemporanea. Escuela de Música Jesús Guridi (1988ko ekainaren 20an)
  • Trío / A.E. Lauzurika (Hilario Extremiana, Begoña Divar, Juan José Mena, klarineteak)Música Comtemporanea. Escuela de Música Jesús Guridi (1988ko ekainaren 20an)
  • Impulso Ángela Vilagrán, pianoa ; José Luis Pérez Boraita, flauta ; Juan José Mena, klarinetea ; Juan Manuel Saez Etxabe, tronboia ; Iñaki Urkizu, tronpeta ; zuz., Hilario Extremiana). Música Comtemporanea. Escuela de Música Jesús Guridi (1988ko ekainaren 20an)
  • Cuatro momentos musicales : (txistua eta akordeoia). Musikaste (35. 2007. Errenteria)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Hilario Extremiana»[Betiko hautsitako esteka], Bilbao Musika
  • «Entrevista a Hilario Extremiana, director de la Banda Municipal de Vitoria»[Betiko hautsitako esteka], EITB
  • Sagastume Arregui, Manu. «Hilario Extremiana Barrasa», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]