Hilarion Eslaba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hilarion Eslaba
Hilarion Eslaba
Hilarion Eslabaren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Miguel Hilarion Eslaba
Jaio 1807ko urriaren 21a
Burlata, Nafarroa (Euskal Herria)
Hil 1878ko uztailaren 23a
Madril (Espainia)

Miguel Hilarion Eslaba (Burlata, Nafarroa, 1807ko urriaren 21a - Madril, 1878ko uztailaren 23a) musikagilea eta musikologoa izan zen.

Txikitan Iruñeko katedraleko abesbatzako kide eta biolin jotzailea izan zen. Organua, biolina eta pianoa jotzen ikasi zuen Julian Prietorekin eta musika idazten Francisco Secanillarekin.

1828an Burgo de Osmako katedraleko maisu bihurtu zen. Gero Sevillan apaiztu zen.

1844an Madrilgo Errege Kaperako maisua izendatu zuten, eta 1854an Madrilgo Musika Kontserbatorioko konposizio irakasle. 11 urte geroago ikastetxe horretako zuzendari bilakatu zen.

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Musika piezak

Erlijiozko musika idatzi zuen nagusiki. Obra nagusiak:

  • Moteteak: orkestra, organo eta 8 ahotsetarako lanak.
  • Las treguas de Tolemaida, El solitario eta Don Pedro el Cruel: operak
  • Lira Sacro Hispana: iraganeko maisuen obren bilduma.
  • Miserere: obrarik famatuena, oraindik ere Sevillako katedralean kantatzen dena. Izan ere, Eslaba Sevillan bizi izan zen luzaroan.

[aldatu] Bestelakoak

  • Gaceta Musical aldizkaria sortu eta zuzendu zuen.
  • Solfeo metodo bat eman zuen argitara.


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak