Hilarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hilarria hildakoen oroitzapenezko monumentu bat da, gehienetan gorpua kokatua dagoen gainean ezarria. Horregatik, hilerrietan daude sarrien, nahiz eta bakandurik ere agertzen diren.

Ohi, monolitikoak izaten dira, harri eta tamaina ezberdinetakoak, eta batzuk garaiera handia izan dezakete.

Heriotzarekin zerikusia duten oroitzapenezko estelak, duela milaka urtetatik altxatuak izan dira, kultura eta eskualde anitzetako herrietan, bere erabilerak, egun, oraindik jarraitzen duelarik.

Bertan, testuak, zeinuak, ikurrak eta irudiak zizelkatzen ziren, bere kokapenaren zergatia azalduz, arkeologo eta historialarientzako dokumentu garrantzitsuak direlarik, epigrafia adituen laguntzarekin.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «disko itxurako hilarri» eta «taula itxurako hilarri»

Euskal Herrian, tradizio handikoak izan dira disko itxurako hilarriak. Bertan, idazkunak eta ikurrak zizelkatzen ziren, hala nola, lauburu, eguzki eta hainbat motatako gurutzeak. Hilarri hauek duten itxura dela-eta, leku batzuetan harri gizonak izena hartzen zuten.

Antzina, Europa osoan eta Afrika iparraldean ere hedatuak zeuden.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilarri Aldatu lotura Wikidatan