Hilary Putnam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hilary Putnamen erretratua

Estatubatuar filosofoa (1926). Pennsylvania, Harvard eta Kaliforniako unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1956tik aurrera filosofia-irakaslea izan zen Harvarden. Putnamen filosofiak, hasieran, tradizio analitikoari uko egin gabe, muturreko jarrera batzuen kontra egin zuen, nominalismoaren eta errealismoaren, konbentzionalismoaren eta errealismoaren, eta analisiaren eta sintesiaren arteko aurkakotasun hertsiaren kontra, adibidez. Putnamen ustez, jarrera guztiak aztertu behar dira, aurreiritzi gabeko ikuspegi libreak lortuko badira, ez jarrera ortodoxoekin ez neortodoxoekin bat etorriko ez direnak. Oro har, Putnamen jarrera enpirista eta materalista samartzat har daiteke. 1976tik aurrera, baina, Putnamen jarrera bestelakoa da. Harrezkero berak "barne errealismoa" edo "errealismo pragmatikoa" deitu duen jarrera defendatu baitu. Lanik aipagarrienak: Philosophical Papers, hiru ale: Mathematics, Matter and Method (1975, Matematika, materia eta metodoa); Mind, Language and Reality (1975, Adimena, hizkuntza eta errealitatea); eta Realism and Reason (1983, Errealismoa eta arrazoia). Beste zenbait lan: Philosophy of Logic (1972, Logikaren filosofia), Meaning and the Moral Sciences (1978, Esanahia eta zientzia moralak), Reason, Truth and History (1981, Arrazoia, egia eta historia), The Many Faces of Realism (1987, Errealismoaren aurpegi ugariak), Realism with a Human Face (1990, Giza aurpegiko errealismoa), Renewing Philosophy (1992, Filosofia berriztatzen), Pragmatism: An Open Question (1995), The Collapse of the Fact/Value Dichotomy and Other Essays (2002), Ethics Without Ontology (2004).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilary Putnam Aldatu lotura Wikidatan