Hilary Swank

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hilary Swank

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHilary Ann Swank
JaiotzaLincoln eta Bellingham (Washington)1974ko uztailaren 30a (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaStephen Michael Swank
AmaJudy Kay Clough
Ezkontidea(k)Chad Lowe  (1997 -  2007)
Philip Schneider (en) Itzuli  (2018ko abuztuaren 18a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSehome High School (en) Itzuli
South Pasadena High School (en) Itzuli
Young Actors Space
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea eta zinema ekoizlea
Lateralitateaezkerra
Jasotako sariak

IMDB: nm0005476 Allocine: 19091 Rottentomatoes: celebrity/hilary_swank Allmovie: p167442 TCM: 187482 Metacritic: person/hilary-swank TV.com: people/hilary-swank
Twitter: HilarySwank Instagram: hilaryswank Discogs: 2360634 Edit the value on Wikidata

Hilary Ann Swank (Lincoln, 1974ko uztailaren 30a) Estatu Batuetako aktorea da, bitan Oscar sariaren irabazlea.

Telebistan hasi zen Hilary Swank. Beverly Hills, 90210 telesaioan bi urtez agertzekoa zen, baina 16 atal ostean kanporatu zuten. Lur jota bazen ere ("Beverly Hills, 90210 saiorako balio ez badut, ez dut ezertarako balio" pentsatu zuela aitortu du), Boys Don't Cry filmeko castinean aurkeztea ahalbidetu zion kanporatzeak. Paperak izar bihurtu zuen eta emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen. Berriro irabazi zuen Million Dollar Baby filmari esker 2005ean. Vivien Leigh, Helen Hayes, Sally Field, eta Luise Rainer aktoreekin batera, Hilary Swankek ere birritan emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso eta birritan irabazi du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilary Ann Swank umetan aurkitu zuen produktore batek, eta bere haur-ibilbideaz arduratu zen. Handik aurrera, bere hiriko eta eskolako antzokietan agertu zen. Kirolari bikaina izan zen, halaber, igeriketako Olinpiada Juniorretan lehiatu zen, eta bosgarren postua lortu zuen Nebraskako atleta jubenilen kategorian. 16 urte zituela, eta gurasoen dibortzioaren ondoren, amarekin Los Angelesera (Kalifornia) joan zen, arte dramatikoa ikasi zuen eta antzerki-lanak egiten hasi zen.


Bere prestakuntza fisiko ona baliagarria izan zen bere bigarren filmean, Karate Kiden jarraipen batean. Ehunka hautagairen artean aukeratu zuten eta aktore famatua bihurtu zen. Ordutik eskaintza ugari jaso zituen, eta film batzuek arrakasta handia izan zuten. Boys Don't Cry lanean transgenero gazte baten papera egiten du, eta 1999an aktore protagonista onenaren Oscar saria jaso zuen.[1] Paper hori interpretatu ondoren, Swankek nortasun-krisialdia izan zuen: «Filmaziorik gabeko egunetan, etxera iritsi eta gonak eta makillajea jartzen nituen, baina ispilura begiratzean, izaki androgino bat baino ez nuen ikusten», esan zuen aktoreak, trantzea gainditu ondoren.


Paper horren ondoren, ez zitzaion kalitate oneko eskaintzarik iritsi, eta etsipenagatik lanbidea uztear egon zen, harik eta Clint Eastwoodek Maggie Fitzgeraldek Million Dollar Babyn zuen papera interpretatzeko deitu zion arte. Hala, Swankek aktore nagusi onenaren Oscar saria irabazi zuen.[2]


Swank 1997ko irailaren 27an ezkondu zen Chad Lowerekin (Rob Loweren anaia gazteena). Hala ere, 2006ko urtarrilaren 9an (astelehena), 8 urte baino gehiago ezkonduta egon ondoren, bikoteak banantzearen berri eman zuen.


Gero, Brian de Palmaren The Black Dahlia, Stephen Hopkinsen The Reaping, Freedom Writers eta Away seriea bezalako proiektuetan lan egin du.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1992 Buffy the Vampire Slayer Kimberly Hannah
1994 The Next Karate Kid Julie Pierce
1996 Sometimes They Come Back... Again Michelle Porter
Kounterfeit Coleen
1997 Quiet Days in Hollywood Lolita
1998 Heartwood Sylvia Orsini
1999 Boys Don't Cry Brandon Teena
2000 The Gift Valerie Barksdale
The Audition N/A Laburmetraia
2001 The Affair of the Necklace Jeanne St. Rémy de Valois
2002 Insomnia Ellie Burr detektibea
The Space Between N/A Laburmetraia
2003 11:14 Buzzy
The Core Major Rebecca Childs
2004 Red Dust Sarah Barcant
Million Dollar Baby Maggie Fitzgerald
2006 Black Dahlia Madeleine Linscott
2007 The Reaping Katherine Winter
Freedom Writers Erin Gruwell
P. S. I Love You Holly Kennedy
2008 Birds of America Laura
2009 Amelia Amelia Earhart
2010 Conviction Betty Anne Waters
2011 The Resident Juliet Devereau dkt.
New Year's Eve Claire Morgan
2014 The Homesman Mary Bee Cuddy
You're Not You Kate Parker Ekoizlea ere
2015 Lauda: The Untold Story Bere burua Dokumentala
2017 Spark Erregina (ahotsa)
Logan Lucky Sarah Grayson polizia berezia
55 Steps Colette Hughes
2018 What They Had Bridget Ertz Ekoizle eragilea ere
2019 I Am Mother Emakumea
2020 The Hunt Athena Stone
Fatale Valerie Quinlan detektibea

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Year Title Role Notes
1991 Evening Shade Aimee Thompson 2 atal
1991–1992 Growing Pains Sasha Serotsky 2 atal
1992–1993 Camp Wilder Danielle Protagonista, 19 atal
1994 Cries Unheard: The Donna Yaklich Story Patty Yaklich Telefilma
1996 Terror in the Family Deena Marten Telefilma
1997 Dying to Belong Lisa Connors Telefilma
The Sleepwalker Killing Lauren Schall Telefilma
Leaving L.A. Tiffany Roebuck Protagonista, 6 atal
1997–1998 Beverly Hills, 90210 Carly Reynolds Protagonista, 16 atal
2004 Iron Jawed Angels Alice Paul Telefilma
2013 Mary and Martha Mary Morgan Telefilma
2016 The One Percent Laura Murphy Telefilma[3]
2018 Trust Gail Getty Protagonista, 8 atal
2019-2020 BoJack Horseman Joey Pogo (ahotsa) 5 atal
2020 Away Emma Green Protagonista, 10 atal

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «informalmente.net» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Ingelesez) Inc, Fanpop. «Million Dollar Baby Video: Hilary Swank winning an Oscar® for "Million Dollar Baby"» www.fanpop.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Ingelesez) Littleton, Cynthia; Littleton, Cynthia. (2014-08-12). «Starz Orders Drama ‘One Percent’ to Star Ed Helms, Hilary Swank» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]