Hilas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hilas eta Ninfak (John William Waterhouse, 1896)

Greziar mitologian, Hilas (grezieraz Ύλας), driopeen errege zen Tiodamanteren semea zen. Heraklesek, guduan, bere aita hil zuenean, Hilasi barkatu zion eta ezkutari bezala hartu zuen, gerlariaren arteak erakutsi zizkion, eta, azkenik, elkar maiteminduz amaitu zuten. Heraklesek, berarekin eraman zuen Hilas Argo itsasontzian, argonautetako bat bihurtuz.

Heraren erabakiz, Hilas, Pegeako iturriko lamiak bahitu zuen, Misian, eta aztarnarik utzi gabe aldegin zuen (Apolonio Rodasekoa). Heraklesi bihotza hautsi zitzaion. Polifemo argonautarekin batera, denbora luzez bila ibili zen. Argo ontzia, eurak gabe abiatu zen, eta, beraz, ez zuten gainontzeko bidaian parte hartu. Ez zuten Hilas sekula aurkitu, hau, lamietaz maitemindu baitzen, eta haiekin geratu zen euren boterea eta euren maitasuna banatzeko (Gaio Valerio Flaco, Argonautika).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilas Aldatu lotura Wikidatan