Gizaki hilaren gailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hildako gizonaren gailua» orritik birbideratua)
Hildako gizonaren pedal bat,aireko lan plataformak igotzeko kamioi baten.

Gizaki hilaren gailua jatorriz burdinbideetan erabilitako segurtasun neurri bat da, tren gidaria ezgaituta gelditzen bada —hilda edo konorte gabe adibidez—, edo kabinatik irteten bada, trena automatikoki gelditzea duena.[1][2]

Denbora tarte bat igarotzen den bakoitzean sakatu eta askatu behar den botoi edo pedal bat da. Denbora hori igarota botoi edo pedala sakatu ez bada, alarma bat pizten da. Alarma piztu eta denbora tarte bat igarota ez bada botoi edo pedala sakatzen, trena automatikoki gelditzen da.

Jatorriz trenentzat diseinatua, kontrolik gabe gelditzen den tren batek sor ditzakeen kalteengatik, denborarekin sistema hau beste ibilgailu batzuetara ere eraman da, eta beste hainbat alorretarako ere moldatu da. Motordun txalupetan, adibidez, motorra abiarazteko gidariaren eskura lotzen den giltza berezi bat behar da. Gidaria uretara erortzen bada, giltza motorretik askatu eta motorra automatikoki gelditzen da, txalupak ez duela gidaririk gabe martxan jarraituko ziurtatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Newman, Andy. (2010-04-28). «Train Stopped Safely by ‘Dead-Man Feature’» The New York Times.
  2. (Ingelesez) Newman, Andy. (2010-05-07). «Not the First Time the 'Dead-Man' Switch Did Its Job» The New York Times.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]