Hilen Liburua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hilen Liburua edo Peri em Heru "Egunera irtetzeko Liburua", hil testu bat da, formula magiko multzo batetaz osatua, rau, hila, Duatean zegoenean Osirisen epaiketa gainditzen laguntzen zutena eta, horrela, Aarura joatera, egiptoar mitologiaren arabera.

Hilen Liburua, Nanyrena Tebastar bertsioa

Jatorria eta eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilen Liburuaren idazketa Inperio Berrian datatua dago, baina, bere jatorria aurkitzeko, Antzinako Inperioko Piramideen testuetan begiratu behar da, ondoren, Sarkofagoetako testuetara eboluzionatu zuena Inperio Ertainean. Jarraikako aldaketa hauek, formula bilduma heterogeneo honek, Egiptoko historiako garai guztietako hil testuak izatea dakar berarekin. Hilen Liburuaren hiru bertsio ezberdin nabarmentzen dira, historian zehar, elkar ordeztuz joan zirenak:

Dyedefhor, jakintsu eta igarle bezala ospe handia izan zuena, tradizioak Hilen Liburuko otoitzaren egiletzat hartzen du.

Izenburuaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hilen Liburua" izenburua bere lehen editore eta itzultzaileagatik datorkio Karl Richard Lepsius egiptologo alemaniarra, 1842an Das Todtenbuch der Ägypter bezala argitaratu zuena, izenburua, hilobi profanatzaileek momien ondoan aurkitu zituzten inskripziodun papiroei eman zieten izenetik datorrela ere esaten den arren: Kitab al-Mayitun arabiera "Hilaren Liburua" esan nahi duena. Antzinako egiptoarrek "Egunera irteteko Liburua" bezala ezagutzen zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingoz, 192 atal ezagutzen dira, baina euren luzera oso ezberdina da, eta ez dago papiro bakar bat bera ere guztiak dituena. Papiroen luzera, hildako bakoitzaren aberastasunaren araberakoa zen, eta, behin ospea hartzen hasi zenean, bertsiorik merkeenak "sailean" egiten zituzten tenpluek, eta, ondoren, eroslearen izenarekin beteak ziren. Bata bestearen atzeko formulak, inolako ordenarik gabe, eta ale batzuetatik besteetara aldatzera iristen direnak, badute, hala ere, barne logika bat. Paul Barguet egiptologo frantziarraren arabera. Hilen Liburua, honako modu honetara bana daiteke.

  • 1-16 atalak: "Egunera irten" (otoitza); nekropoliraranzko martxa, Eguzkia eta Osirisi ereserkiak.
  • 17-63 atalak: "Egunera irten" (birsorkuntza); garaipena eta poza, etsaien ezintasuna, elementuenganako boterea
  • 64-129 atalak: "Egunera irten" (itxuraldaketa); forma ezberdinetan agertzeko ahalmena, eguzki txalupa erabili eta misterio batzuk ezagutu. Hilobira itzulera, epaiketa Osirisen epaimahaiaren aurrean
  • 130-162 atalak: Hildakoaren loriatzen testuak, urtean zehar irakurri behar direnak, jaiegun zehatz batzuetan, hil gurtzarako, ofrenden zerbitzua, momiaren babesa kuttunen aldetik.
  • 163-190 atalak: Aurreko guztiaren gehigarri edo osagarri bat da, Osiris laudoriotzen den formulekin.

125. atala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

125.atala. Hilen Liburua. Aniren Papiroa

Beharbada, Hilen Liburuko atalik garrantzitsu eta ospetsuena "Bi Maaten gelan sartzeko formula" izenburua daramana da, non, hildakoa Osirisen epaimahaiaren aurrean agertzen den bere bihotza pisatzeko (kontzientzia eta moralitatea), eta, behin froga gainditu ondoren, bere bidea jarrai dezan hilen munduan, Duatean, Aaruko zelai emankorretara iritsi arte.

Atal honek, luzera eta konplexutasun nabarmenekoa "Aitortza negatiboak" direlakoak ditu, hilak, epaimahaiko jainkoen aurrean egiten zituen errugabetasun aitorpenak, bere ekintza pertsonalak justifikatzeko, argi uzten duelarik, atal honek, antzinako egiptoarrentzat suposatzen zuen garrantzi moral handia.

Papiro nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere luzeragatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aniren Papiroa: Hilen Liburuaren bertsiorik ezagun eta osoena da, bere luzera nabarmenduz, (23,6 metro). Papiro hau, XIX. dinastiako Ani izeneko erret eskribak idatzia, gaur egun British Museumean dago, 10.470 zenbakipean erregistratua. Ernest Wallis Budgek itzuli zuen eta 1895ean argitaratua izan zen.

Bere antzinatasunagatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilen Liburuaren zaita, Aniren Papiroa


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hilen Liburua