Hilerri nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hilerri nuklearrak dira, erreakzio nuklearretan sortutako hondakin erradiaktiboak biltegiratzeko dauden lantegiak. Bildutako hondakin mota independientea izanik.

Hondakin erradioaktiboak gehienetan radioisotopoez osatuta daude : elementuen konfigurazio ezegonkorrak, erradioazio ionizatzailea igortzen dutenak. Hauek giza-osasunarentzat eta ingurugirorako kaltegarriak izan daitezke. Isotopoak mota eta maila desberdinetako erradiazioa igortzen dute.

Hilerri nuklearrak deritze, material erradiaktiboak biltegiratzen diren lekuak. Leku bakoitza, hondakinen erradiazio mota kontuan hartuz, baldintzapetuak izan dira. Biltegi konsideratzen dira: aktibitate baxuko hondakinen biltegia, aldi baterako biltzegia, gaitegi sakon geologikoak eta itsas azpiko eremuak, baita ere itsaspeko biltegi deitutakoa.


Hondakin motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «hondakin nuklear»

Kudeaketaren ezaugarriak kontuan hartuz, hondakin erradiaktiboak sailkatzen dira jarduera erradiaktiboaren epeen arabera:

  • Baju eta aktibitate erdiko hondakinak|Aktibitate bajuko hondakinak: ospitaleak eta industriak, baita ere erregai nuklearrak sortzen dituen hondakinak sartzen dira talde honen barnean. Papera, trapuak, herramientak, jantziak, etab. Hau da, erradiazio kantitate txikia denbora motzean dutenak (semidesintegrazio epealdiak 30 urteetaraino).
  • Aktibitate baju eta ertaineko hondakinak|Aktibitate erdiko hondakinak: Erradiaktibitate maila altuagoak dituzte, eta kasu batzuetan babesa beharrezkoa da. Bertan erretxina, produktu kimikoak eta erreaktorearen lohia. Erreatorearen eraispenaren materiale kutsatuak ere. Hormigoiean edo alkaternan solidifikatuak egon ohi dira, hauek desagerrarazteko. Semidesintegrazio aroa 30 urteetaraino ere izaten da.
  • Aktibitate altuko hondakinak: erreaktore nuklearrek sortutakoak dira. Fisio produktu eta erreaktoreak sortzen dituen elementu transuranikoak daude mota honen barnean. Oso erradiaktiboak dira, eta batzuetan ere termikoki beroak. Jarduera handiko hondakinek, elektrizitate nuklearra lortzeko prozesu osoaren %95a baino gahiago suposatzen dute. Semidesintegrazio epea 30 urte baino gehiago duena izango da talde honetakoa.


Biltegiratze motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera bajuko hondakinenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktibitate bajuko hondakinak, normalean, gainazal edo sakontasun gutxiko lekuetan gordetzen dira. Baita ere, meategi utzietan. Jarduera txikiko eta ertaineko hondakin mota guztiez osoturik daude. Gainera, segurtasun neurri bezala, langa sistemak erabiltzen dira, naturalal zein artifizialak ere. Inguru geologikoetan, hau da finko eta irazgaitz direnak. Honetaz aparte, hondakin hauek edukiontzietan egoten dira, kanpoko aldearekin kontaktuan ez egoteko.

Behin-behineko biltegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiuneko biltegi zentralizatuen (ABZ) helburua jarduera altuko hondakinak ostatzea da. Biltegi honen barnean hondakin erradiaktiboak kudeatzen dira, behin-behineko ebazpide eran bere isolamendurako, edo kondarrak tratatu eta birziklatzeko helburuz. Frantzian edo Erresuma Batuan, adibidez, biltegi batzuk aurkitzen dira, non erabilgarriak diren elementuak, uranio eta plutonioa esaterako, fisio edo erregai nuklearrean dauden beste materialekin banatzea posible den. Biltegi hauek jartzeko arazo larriena da, biltagiratzea 100 urtez bakarrik ahalbidetzen duela, hondakin mota hauek bizitza maximoa 300 urtekoa duten aldean.

Biltegi geologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondakin erradiaktiboen biltegiratzea Waste Isolation Pilot Plant-an, Carlsbad-en (Nuevo Mexiko), (Estatu Batuetan).

Biltegiratze geologiko sakonak (BGS) jarduera altuko hondakinak gordetzen diren lekuak dira. Hemen, milaka urtez gordez. Erabilera arrazoi teknologiko, ingurugiro, segurtasun, etiko eta praktika onekoetakoekin justifikatua dago. Gizakiaren segurtasuna urteen zehar bermatzen du baita ingurugiroa erradiazioen kontra ez egotea ere, hondakin hauek biltzeko forma geologikoak aprobetxatuz. Biltegiratze mota honen faktore garrantzitsuena da forma geologikoen erabilera (simak eta kobak) eta barrera artifizialak ere isolatzeko.

Garapen fasean dago sistema; mota honetako biltegi bat Nuevo Mexikon dago bakarrik. Oraindik ikasketa fasean aurkitzen baita.

Ur-azpiko biltegiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950. urtetik aurrera, hondar erradiaktiboak itsasora botatzea jarduera normal bat izan da. Hamarkada horren bukaeran, eztabaida asko egon zen Estatu Batuetako kostan esaterako, Energia Atomikoko Batzordeko enpresa autorizatu batzuetan. Baita ere, Irlandan enpresa britainiar batzuetan. Hala ere, jarduera hau handitu egin zen ugaritze nuklearrarekin, 1980an.

Ezbeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantitate handietan hondakin mota hauek biltegiratzea oso arriskutsua izan daiteke. Horregatik, segurtasun neurri garrantzitsuak izan behar ditu. Hala ere, historian zehar istripu batzuk gertatu dira, eta hauek atmosferara isuri erradiaktiboak eratu dituzte.

  • 1948 eta 1951. urteen artean isuriketak gertatu ziren Sobietar Batasuneko biltegi batean. Honek, Tetcha ibaia kutsatzea gauzatu zuen, 7000 pertsonen ebakuazioa gauzatuz.
  • 1957ko irailaren 29an, Mayak deitutako errusiar biltegian, leherketa bat gertatu zen, non 2.000.000 kurios askatu zituen, 11.000 pertsonen aldegitea eta pertsona batzuen hilketa ere gertatuz. Hau historiako bigarren istripu garrantzitsuena izan da, Txernobyl-en atzetik. Jaurès Medvedev biologoak baieztatu zuen 1978. urtean ehunaka hildako gauzatu zituela, Erregimen Sobietarrak hau izkutuan izan ondoren.
  • 1993an bi ezbehar larri gertatu ziren Sobietar Batasunaren instalazioetan. Hauetan, isuri erradiaktiboak egon ziren; lehenengoa, Tomsk-en (apirilean) eta bestea, berriz ere Mayak-en (uztailean). Honekin, Sobietar Batasunaren segurtasun neurri eskasak agerian gelditu ziren.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian aurki ditzakegun hilerri nukearrei buruzko bideoa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]