Eiherattoko erreka

Wikipedia(e)tik
(Hillanstik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eiherattoko erreka
Maiatza 2010 144.jpg
Eiherattoko erreka Hillans izeneko industrialdetik hurbil.
Kokapena Lapurdi
Luzera 10,9 km
Iturburua Jatsu
Ibai ahoa Errobi > Aturri > Ozeano Atlantikoa

Eiherattoko erreka[1] Lapurdiko erreka da; Errobiko ibaiadarra da.

[aldatu] Geografia

10,9 kilometroko[2] bere ibilbidea Jatsun hasten da, Xaramela iturri ospetsutik (116 m) hurbil. Udalerri honetan ematen zaion izena "Kaudiako erreka" da[3]. Gehien zeharkatzen duen udalerria Milafranga da; bertako Eiherattoa etxetaldetik hartzen du izena.

Aurrerago Milafranga eta Hiribururen arteko muga markatzen du, muga izateari utzi eta izena ematen dion azken honetako Hillans etxetaldera heltzen da. Auzoa eta erreka dela eta, Hiriburun "Hillanseko bidea" izeneko kale-errepidea eta "Hillans industrialdea" daude. Azken tarte txikia besterik ez du egiten Baionako lurretan eta bere urak Errobin isurtzen ditu, Ansoten iparraldean.

[aldatu] Zeharkatutako udalerriak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Sandre datu-basea
  3. Frantsesez ruisseau de Caudia. Iturria: IGNko 1:25.000 eskalako 1344 OT mapa.


Geografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak