Hillerød
Wikipedia(e)tik
|
Hillerød |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Eskualdea | Danimarkako Hiriburu Eskualdea |
| Koordenatuak | 55°56′N 12°19′E / 55.933°N 12.317°EKoordenatuak: 55°56′N 12°19′E / 55.933°N 12.317°E |
| Posta kodea | 3400 |
| Biztanleria | 29,951 bizt. (2010) |
| http://hilleroed.dk/ | |
Hillerød Seelandia irlaren iparraldean dagoen hiria da. Kopenhage Danimarkako Hiriburu Eskualdean dagoen arren Hillerød da eskualdeko hiriburua. 29.951 biztanle ditu (2010). Frederiksborg gazteluaren inguruan sortuz joan den herria da.
[aldatu] Paisaia
Esrum Sø lakuaren ertzean kokaturik dago Hillerød eta baso zabalek inguratzen dute, Danimarkako bigarren handiena den Gribskov basoak iparraldean eta Store Dyrehave basoak hegoaldean.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Frederiksborg gaztelua (Frederiksborg Slot): Frederik IIaren gaztelua da, Danimarkako errege familiaren egoitza izan da mendeetan zehar. Eskandinaviako gaztelu handiena da.
- Æbelholt Abadiaren hondarrak (Æbelholt Klosterruin): Iparraldeko herrialdeetako monastegi handienaren hondarrak dira. 1176. urtean fundatu zuten monje agustindar frantsesek. 1536ko Erreformaren ondoren Estatuaren menpe gelditu zen.
- Esrum Abadia (Esrum Kloster): 1151. urteko monastegi zistertarra.
- 8 kilometro ipar ekialdera XVIII mendeko Fredensborg jauregia dago.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Danieraz) web orri ofiziala