Hiltzaile baten aitormena
Wikipedia(e)tik
| Egilea | Joseph Roth (1936) | |
| Generoa | Eleberria | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Beichte eines Mörders, erzählt in einer Nacht | |
| Urtea | 1936 | |
| Jatorrizko hizkuntza | alemana | |
| Herrialdea | ||
| Euskaraz | ||
| Izenburua | Hiltzaile baten aitormena | |
| Itzultzailea | Matías Múgica | |
| Argitaratzailea | Igela (2003) | |
| Bilduma | Literatura saila | |
| Orrialdeak | 198 | |
| ISBN | ISBN 8487484506 | |
Hiltzaile baten aitormena (Beichte eines Mörders, erzählt in einer Nacht) Joseph Roth idazle judu austriarraren eleberri bat da. 1936an argitaratu zuten.
Argumentua [aldatu]
Parisko taberna batean, Semion Golubchik jaunak bere bizitza kontatzen die taberna bateko beste bezeroei, bi hilketa nola egin zituen azaltzeko. Eleberriak bi narratzaile ditu: Semion Golubchik hiltzailea eta tabernako bezero izengabe bat.
Golubchik jaunak XX. mendeko hirugarren hamarkadan egiten du bere kontaketa . Berak kontatutakoaren gehiena, ordea, Lehen Mundu Gerra baino lehenagokoa da, eta Errusian eta Parisen ditu kokapenak.
Pertsonaiak [aldatu]
- Semion Semionovich Golubchik: protagonista. Kropotkin printzearen sasikumea eta tsarren polizia sekretuko kidea. Zaharra denean, bere bizitza kontatzen die egunero joaten den tabernako bezeroei.
- Kropotkin printzea: Semionen benetako aita. Haren hezkuntzaz arduratzen da, baina ez dio eskubiderik onartu.
- Kropotkin printze gaztea: Semionen haurriderdia. Egiazki, Kropotkin printzearen emaztearen semea da, nahiz eta printzeak printzetzat hartu, Semionen kaltean. Semionek biziki gorrotatzen du.
- Jeno Lakatos: merkatari hungariarra. Semion bultzatzen du bere eskubideak eskatzera printzeari . Semionen bizitzako hainbat unetan agertzen da, bai Errusian bai Parisen. Bere kontaketan deabrua deitzen dio Semionek. Izen bereko merkatari hungariar bat Leviatana liburuan ere agertzen da.
- Lutezia (Annette Leclaire): modeloa. Semion eta Kropotkin printze gaztea berataz maitemintzen dira. Semionen emaztea izango da.
- Narratzailea: Semion dagoen tabernaren alboko hotelaren bezeroa. Semionen kontaketa entzuten du. Hotelera itzultzean Lakatosekin topo egiten du. Hanka egiten du hoteletik.