Hiparko Nizeakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiparko Nizeakoa

Hiparko Nizeakoa, grezieraz Ἵππαρχος, (Nizea, K. a. 190 - Rodas, c. K. a. 120) greziar astronomo eta matematikoa izan zen. Antzinako Grezian jaio eta bizi izan zen. Mila izarretatik gora katalogatu zituen eta aguna 24 ordu berdinetan banatu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nizean jaio zen eta Alexandriako Liburutegiko zuzendaria izan zen. Hamalau liburu idatzi bazituen ere Aratoren poema liburuaren gaineko komentarioa baino ez da gelditzen. Hiparkori buruz dakiguna Ptolomeok bere Almagesto liburuan idatzitakoa da. Estrabonen Geografia eta Plinio Zaharraren Naturalis Historian ere badaude Hiparkori buruzko zitak. Rodasen bizi izan zen eta bertan hil zela uste da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarren katalogoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeoren Almagesto liburuan agertzen da Izarren katalogoa. Ptolomeo berak behatu zituela esaten badu ere, Hiparkoren lana dela uste da gaur egun. Guztira 48 konstelaziotako 1024 izar daude katalogaturik, bakoitzak bere koordenatuak dituelarik.

Ekinozioen prezesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarren sailkapen eta kokapenari esker Hiparkok Ekinozioen prezesioa deskribatu eta kalkulatu zuen. Prezesio hau Lurraren biraketa ardatzaren etengabeko aldaketa adierazten du. Hiparkoren kalkuluen arabera urteko arkuaren 45 segundu aldatzen zen, gaur egun onarturiko 50'29 segundotik oso gertu ibili zen beraz.

Urte siderala eta urte tropikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte siderala, erreferentzia bezala izarrak hartzen dituena, eta urte tropikala, erreferentzia bezala eguzkia hartzen duena, berezitu zituen. Konturatu zen urte siderala tropikala baino 15 minutu luzeagoa zela, urte sideralaren iraupena 365 egun 6 ordu eta 10 minututakoa zela kalkulatu baitzuen (gaur egungo kalkuluekin minutu bateko aldea dago) eta tropikala aldiz 365 egun 5 ordu eta 55 minutakoa (gaur egun 6 minutu eta 15 segundoko aldea). berak urte tropikala hobetsi zuen.

Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristarko Samoskoak kalkulaturiko distantzia zuzendu eta gaur egungoaren oso antzekoa kalkulatu zuen. Bere esanetan Eratostenesek kalkulaturiko Lurraren diametroa hogeita hamar aldiz izan behar zen distantzia. Horrek 384.000 kilometro egiten ditu. Gaur egun ilargiaren orbitaren erradioa 384.400 kilometrokoa dela kalkulatzen da.

Trigonometriaren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trigonometriaren asmatzailetzat hartzen da, izan ere teknika oso erabilgarria baita behaketa astronomikoak egiteko. Sokazko taula bat eraiki zuen, gaur egungo sinuen taularen funtzioa egiten zuena. Angeluak eta katetoak erlazionatzen zituen taula horrek.

Eliptikaren oblikuitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eratostenesen ekliptikaren zeihartasuna hobetu zuen.

Lurraren mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra esferikoaren mapa bi dimentsiotan proiektatzen saiatu zen. Horretarako meridiano eta paralelotan banatu zuen Lurra.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiparko Nizeakoa Aldatu lotura Wikidatan