Hipermedia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hipermedia idatzi, diseinatu edo testu, irudi, bideo, audio, grafiko edo mapak bezalako edukiak dituzten euskarriak konposatzeko erabiltzen diren metodo multzoa da. Modu honetan, lortutako emaitzak baita erabiltzaileekin elkar eragin dezakete. Ted Nelsonek asmatutako termino bat da eta hipertestuaren luzapen logiko bat bezala erabiltzen da, baina azken honen kasuan grafikoak, testuak, edo bideo eta audioak hiperesteka orokor bat sortzeko batzen dira eta ez informazio bide lineal bat sortzeko. Dalerentzat (1997), hipertestuak testuko dokumentuen arteko loturei egiten die erreferentzia eta hipermediak, ordea, mota guztietako dokumentuei, informazio eta elkar-eragite jarraipen bat osatuz. Eduki hauen hipermedia egituraren multzoa komunikaziorako eta giza interakziorako tresna kontsideratua dago. Zentzu honetan, hipermedia gunea dimentsio fisiko gabeko esparru bat da eta gizakion jarduera barne hartu, potentziatu eta egituratzen du. Gizarte-sareak edo Online Plataformak adibide gisa, beste batzuen artean. Hipermedia kontzeptuak aurkezpen adarkatutako baliabideak burutzen dituzten baliabideak izendatzen ditu. Gainera, baliabide hauek erabiltzaileen jarduerei eta hitz eta grafikoen aurre-antolamendu sistemei erantzuten dute, hauek askatasun osoz erabiltzeko.

Ted Nelsonentzako, baliabideek espazio bat baino gehiago batera eta sekuentzialki erabiltzeak baliabide hauei hiper-media (hiper-baliabidea) izena ematen dio, “hiper” aurrizkiak espazio dimentsioanitzdunak deskribatzen baititu.


Eduki-taula

Garapen Tresnak [aldatu]

Bide asko daude hipermedia bat garatzeko. Edozein programazio tresna edota Adoble Flsh, Adobe Director, Macromediako Authorware eta Mediador MatchWare bezalako softwareak erabil daitezke hipermedia aplikazioak autonomoak sortzeko, denbora-pasakoak gehienbat. Hezkuntza eta negozio kudeaketarako aplikazioak sortzeko, bestalde, datu-baseko softwereak erabiltzen dira, VisualFoxPro eta FileMaker Developer adibidez. Hiperestekak negozio software gehienetako datu fitxategietan erantsi daitezke, Microsoft Office eta LibreOffice besteen artean. Grafiko eta diseinuko orriekin lan egiteko PowerPoint, Quark Immedia, In Design edo Adobe Acrobat ditugu. Hiper Publish, hipertestu eta hipermedia kudeaketarako prestatutako programa da.


Hipermedia Motak [aldatu]

Hipermedia lehen sistema Aspen Movie Mapek sortu zuen. Gaur egun adibide nabarmenenak hauek dira:


Bibliografia [aldatu]


Kanpo loturak [aldatu]

Gazteleraz [aldatu]

Ingeleraz [aldatu]