Hipertrofia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hiperplasia eta hipertrofiaren arteko desberdintasuna.

Hipertrofia organo edo ehun baten bolumenaren handipena da bertako zelulen tamaina handitzen delako, zelula kopurua gehitu gabe. Handipen hau bere egitura elementuen sintesiari zor zaio.

Hipertrofia eta hiperplasia ez dira gauza bera, azken honetan zelulen kopurua handitzen baita eta ez beraien tamaina.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertrofia bi motatakoa izan daiteke:

  • Hipertrofia fisiologikoa. Normalean hormonen eraginez gertatzen da. Esaterako, umetokiko hipertrofia haurdunaldian.
  • Hipertrofia patologikoa. Gainkarga bati erantzun gisa agertu ohi da. Hasiera batean izaera moldakorra izaten du eta fase honi hipertrofia moldakorra esaten zaio. Honen adibidea bihotzeko hipertrofia da. Gehienetan zelularen handipenarekin batera asaldura agertzen dira bere fenotipoan. Horregatik, hipertrofiak organoaren disfuntzioa ekarri ohi du, fase patologikoari hasiera emanez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]