Hipolito Erromakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hipolito Erromakoa, gero San Hipolito (Erroma, K.o. 170. urte inguruan - Sardinia, Antzinako Erroma, 235) kristau teologo eta idazlea izan zen.

Biografia

Erroman apaiz zela, arazoak izan zituen Zeferino eta Kalisto aita santuekin. Geroago, bera bezala Sardinian erbesteraturik zegoen Pontziano aita santuarekin adiskidetu zen. Obra exegetikoak idatzi zituen, eta bere garaiko elizako doktorerik gorentzat jotzen da. Ez da gauza segurua, aldiz, Philosophoumena obra, heresia gnostikoez berri baliotsuak ematen dituena, berak idatzi ote zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipolito Erromakoa Aldatu lotura Wikidatan