Hiri-garapen

Wikipedia, Entziklopedia askea

1950. urtean Miles Calen ekonomista estatubatuarrak hiri-garapen terminoa definitu zuen. Hiriaren zahartzapena alde batera uzteko edo hainbat jarduera eta erabilpen berriei egokitzeko, hiri-garapenak hiriaren eraikuntza, ekipamendu eta azpiegituraren berrikuntza aztertzen du. Hainbat bide har ditzakeen fenomeno konplexua da eta beste zenbait hiri-prozesuekin erlazionatuta dago, birgaitzearekin, birgarapenarekin edo inbasio-segidarekin adibidez.

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birgaitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birgaitzea administrazioak edo etxebizitzaren merkatuak aurrez finkatu duen egituren kalitate-handipena da (RICHARDSON).

Birgarapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birgarapena azalera baten eraispena, berrantolaketa eta berreraikuntza da.

Inbasio-segida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chicago eskolak termino hau zeharo birgaratu du. Inbasio-segida, normalean hiri-berrikuntza prozesu baten ondorioz sortzen den zonalde bateko biztanleriaren ordezkapena da.

Hiri-garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greblerrek hiri-garapena definitu zuen (1965, p. 13):

Hiri-garapena, hiri baten lana, etxebizitzaren gaurko eta etorkizuneko eskakizuna eta planifikatutako adostasunaren bidez hiri-giroa aldatzeko berariazko esfortzua da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresien suntsipenaren ondorioz sortutako hiribide zabalak

Hiri-garapenaren lehendabiziko jarduerak industria-hiri goiztiarrean egin ziren. XIX. mendean mendebaldeko hiri ugaritan langile-auzoetako saneamendu- eta birgaitze-obrak egin ziren. Obra hauetan, harresien eraispena oso jarduera garrantzitsua izan zen, baina beste hainbat jarduera ere egin ziren, hala nola, komunikazio-ardatzen irekiera edo Erdi Aroko trama konplexuak iragazkortzen zituzten zabalguneen eraikitzea (CAPEL, H).

Hiri postmodernoan, hiri-garapenaren jarduerak estrategikoki kokatutako auzoen birgaitzeari zuzenduak zeuden, eta garapen honen ondorioz auzo hauen balorea izugarri handitu zen. Auzoen balore-igoera hau zonaldearen kapital publiko eta pribatuko jardueraren eragile nagusia bihurtu zen, eta, gainera, giza mugimenduak ere eragin zituen.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bazter-auzoa

Gaur egun, hiri-garapena garapenean dagoen hiri baten erdigunean edo bere hurbileko zonaldeetan gertatzen da, gune hauetan giza-egituren eta egitura ekonomikoen aurrean moldegabeak diren auzo zaharrenak bertan kokatzen direlako.

Zonalde baten hornikuntzak eta egiturak hobetzeko, berreskuratuko ez diren gastu handiak izango dituzten enpesak beharrezkoak dira, eta, beraz, Richardsonen arabera, jarduera hauek administrazio publikoaren beharra izaten dute.

Lursail baten balioa auzotasunaren kalitatearen bidez zehazten da, kutsatze-efektua deiturikoa. Beraz, gune batean, zeinetan ondo mantendutako etxeak dauden, jabe batek berea mantentzen badu, errendimendu altuagoa lortuko du. Bestalde, jabeak eraikuntzaren egoera ingurune hondatu batean ondo mantentzen badu, mantentze honengatik lortutako errendimenduak oso baxuak izango dira. (RICHARDSON). Hortaz, gainontzeko eraikinek mantentze maila ona izaten badute, etxebizitza bat egoera onean mantendu ahal izango da.

Beraz, hiri-garapena bakarrik egin daiteke sektore publikoak kutsapen pribatuaren kostua bere gain hartzen badu eta merkatuaren funtzionamendua inbertsio publiko eta pribatuen nahasketa batez aldatzen badu. Gobernuaren subentzioek udalentzako kostuak minimizatzen dituzte. Gainera, eraikin berrien eraikuntzen ondorioz, bertako administrazioaren sarrera fiskalak igotzen dira.

AEBn eta Britainia Handian hiri-garapenaren zenbait adibide aztertu dira. Aipatutako lehen estatuan, 1965. urte amaieran hiri-garapenerako 1700 proiektu onartu ziren eta honen ondorioz 750.000 pertsona lekualdatu eta beraien etxetik atera zituzten. Urte honetatik aurrera, garapenaren erritmoa moteldu egin zen. Estatu Batuetan hiri-garapenak errenta baxuko etxebizitzen bolumena txikitzen du eta errenta altuko apartamentuen bolumena handitzen du. Honen ondorioz, behartsuek etxebizitza garestiago batera lekualdatu behar izaten zuten (RICHARDSON).

1955 eta 1970 urte bitartean, Britainia Handian, 1.153.000 eraikin eraitsi ziren. Bertako gizarte-politika indartsuari esker, zeinak etxetik botatako biztanleria abegi zituen, inpaktua AEBn baino txikiagoa izan zen.

Oharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Renovación urbana" gaztelaniazko artikuluaren itzulpena da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]