Hiriberri (Aezkoa)
- Artikulu hau Aezkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Hiriberri.
|
Hiriberri |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Hiriberri / Villanueva de Aezkoa | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
| Alkatea | César del Río Bayonés (jardunean) |
||
| Herritarra | hiriberriar | ||
| Koordenatuak | 42°56′44″N 1°13′50″W / 42.94556°N 1.23056°WKoordenatuak: 42°56′44″N 1°13′50″W / 42.94556°N 1.23056°W | ||
| Eremua | 21,30 km2 | ||
| Garaiera | 930 m | ||
| Distantzia | 54 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31671 |
||
| Biztanleria | 127 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 5,96 bizt/km² | ||
| [www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es] | |||
Hiriberri Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoako ibarrean kokatua. Berrendiko harkaitzaren oinean dugu, Abodi mendilerroaren mendebaldeko muturrean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 127 biztanle ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa ekialdean kokatzen da, Zangozako merindadearen ipar-ekialdean. Hiriberrik Orbaizeta eta Orbararekin egiten du muga iparraldean, Jaurrietarekin ekialdean, Aria eta Ariberekin mendebaldean, eta Garaioa eta Abaurrepearekin hegoaldean.
Ibarraren %60 basoak dira, guztira 12.101 hektarea inguru, horietatik pagoak 9.538 hektarea eta haritzak 1.620 hektarea direlarik. Abeltzaintzarako larreak udalerriaren lurren %28 dira.
[aldatu] Historia
Erdi Aroan sortu bide zen: Hiriberriko herriaren lehen aipamena 1366. urteko dokumentu batean aurkitzen da, Ireberri izenaz. Herri berria esan nahi duen arren, Ibarreko herririk zaharrena da. Aezkoako ohiko herri baten adibiderik argienetakoa da: kale harriztatuak, Ibarreko armarria duten aurrealdeak, eta garaiak.
1845. urtean udalerri bihurtu zen, Aezkoako ibarra eratzen zuten herriak bereizi zirenean.
[aldatu] Ekonomia
Bertako ekonomia jarduera nagusia (langileen % 67) laborantza (garia, garagarra, patata, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira. Basoa eta zurgintza (beharginen % 19). Latxa, behi-gorri eta burguete arrazako behor ugari dago.
Zurgintza duela 200 urtetik hona zurgintzak garrantzia izan du herrian, eta herriak ehundaka hektarea baso dauzka.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 466 | 426 | 436 | 436 | 446 | 352 | 355 | 279 | 221 | 195 | 175 | 142 | 135 |
2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,88 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Ibarreko etxerik zaharrenak ditu (XVI. mendekoak), apaindutako arku, leiho eta armarri ederrak dituztenak. Aipatzekoak dira armarri landuak dituzten ateburuak.
- Arrese etxea, herriko sarreraren ondoan kokatua, bere arkuteriarekin, Ibarreko etxerik ikusgarrienetakoa da. Hiriberritarrek katedrak edo katredak egiten zituzten, egurrezko aulki txikiak, suaren ondoan negu gogorrak igarotzen laguntzen zutenak.
- Errota. Herriaren ondoan errota berri bat dago, ibaiaren ondoan zegoen errota zaharraren makinaria duena. Errota zaharra Irati ibaiaren ondoan dago, Betolegiren aldamenean, zubi zintzilikaria igaroz, hegoalderantz, 200 metrotara. Haren horma handiak ikus daitezke, eta errekastoaren kanalizazio txiki bat ere badauka.
- Gurutze ezagunak. Jatorri historiko ezberdinei edo elezaharrei loturiko zenbait gurutze daude. Esanguratsuena Arrese deritzona izan daiteke, 1645ekoa da, San Frantzisko xendan dago eta gurutzea galdu zuen. Diotenez, Arrese Jaunaren alaba hil zuten otsoek; bertze elezahar baten arabera, Gauekok (gaueko izpirituak) bahitu zuen.
- S. Salbador eliza. Gotikoa da (XIV-XV. mendekoa) eta XVII. mendean kapera barrokoa gehitu zitzaion. Nabe bakarrekoa, aurrealde zuzena dauka. Erretaula Nafarroako erromanista estiloko garrantzitsuenetakoa da, XVII. mendekoa, Bengoetxeak (Antxieta eskulturgile handiaren ikasle aurreratua) egina.
- Tumulua. Zelane muinoan (egoera onean, 1.200 mra).
- Ugaibelko trikuharria.
- Garaiak. Arian bezala, 4 garai gelditzen dira: Erreka, Elizondo, Portal eta Jauki.
[aldatu] Euskara
Hiriberrik ibarreko portzentajea altuena dauka euskaldunei dagokienez, 2001ean ia biztanleen erdia izanda. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.
Horien artean, asko aezkera bertako hizkera mintzatzeko gai dira oraindik.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Hiriberrin, ez zelako inongo talderik aurkeztu[1].
2011n egoera errepikatu egin zen eta César del Río Bayonések segitu zuen jarduneko alkate[2].
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: San Salbador kalea, z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | María Isabel Ancho Buruzko | Aritz Artea |
| 2007-2011 | César del Río Bayonés | Kudeaketa batzordea |
| 2011- | César del Río Bayonés | Kudeaketa batzordea |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Salbatore edo Igokundearekin batera ospatzen dira, maiatzean.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Hiriberriko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Hiriberriri buruzko informazioa Nafarroako udalaren webgunean.
- San Salbador kalearen ikuspegia Google Street View-n.
|
|||||||