Hiribildu
Hiribildua errege-erregina edo jauntxo baten pribilegioz sortutako giza-finkamendua da. Gehienetan hiri-gutun bidez sortu ziren, Behe Erdi Aroan. Helburua tokiko nobleziari boterea murriztea zen, egonkortasuna bultzatu eta garapen ekonomikoa bermatzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
Erdi Aroan, herri bakoitza zenbait nekazaritza-ustiapenaz (latinez vicus edo locus) osatuta zegoen.
Hiribilduak herriak ez bezala zenbait pribilegio zituen. Adibidez, bere alkatea arlo zibil eta kriminaletan epailea zen. Barnean gotorlekua zeukaten, harresiak ere eraikitzen zuten. Normalean, haien inguruko lurraldearengan eskumena zeukaten.
Hiribildu izena izateko Errege edo Jauntxo batek pribilegioak eman behar zituen Hiribildu-Kartaren bidez. Karta hau emateko arrazoiak ezberdinak ziren: estrategikoak, ekonomikoak, politikoak... Titulua ematerakoan landako jendea hiribilduetara erakartzea bilatzen zen eskuarki.
[aldatu] Euskal Herriko hiribilduak
[aldatu] Arabako hiribilduak
Horra Araban sortutako 23 hiribilduen zerrenda:
Nafarroako Erresumak sortuak, batez ere hegoaldea indartzeko asmoz, Gaztelarren erasoen aurrean:
- Trebiñu (1161)
- Guardia (1164)
- Gasteiz (1181)
- Antoñana (1182)
- Bernedo (1182)
- Argantzun (1191)
- Labraza (1196)
- Bastida (1196; 1242an, Gaztelako Erresumako forua jaso zuen, Fernando III.ak emana)
- Portilla de Ibda (?)
Gaztelako Erresumak sortuak:
- Villafranca de Estíbaliz (1100)
- Gesaltza Añana (1140)
- Agurain (1256)
- Korres (1256)
- Santikurutze Kanpezu (1256)
- Kontrasta (1256)
- Urizaharra (1256)
- Artziniega (1272)
- Berantevilla (1299)
- Done Bikendi Harana (1308-1319)
- Legutio (1333)
- Dulantzi (1337)
- Burgu (1337)
- Monreal de Zuya (Altube) (1338)
[aldatu] Bizkaiko hiribilduak
Bizkaiko hiribilduek ekonomia sistema berezia zuten. Foru berezia zuten, eta harresiak eraikitzeko eskumena. Hauek dira Bizkaian dauden 21 hiribilduak:
- Balmaseda (1190)
- Urduña (1229)
- Bermeo (1236)
- Otxandio (1254)
- Lanestosa (1287)
- Durango (1290-1372)
- Plentzia (1299)
- Bilbo (1300)
- Portugalete (1322)
- Lekeitio (1325)
- Ondarroa (1327)
- Areatza (1338)
- Markina (1355)
- Elorrio (1356)
- Gernika (1366)
- Gerrikaitz (1366)
- Ermua (1372)
- Ugao (1375)
- Mungia (1376)
- Larrabetzu (1376)
- Errigoiti (1376)
Legearen arabera Bizkaiko Forurik gabeko herriak izango dira bakarrik eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriko hedadura osoa da lur ez aforatua.
Mungia, Larrabetzu eta Errigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, forura itzuli ziren.
Gernika eta Markina hiribiduak dira jatorriz, baina ez beraiekin elkartutako Lumo eta Xemein elizateak, hurrenez hurren. Hala ere, herriok bat egin zutenean, Gernika-Lumok eta Markina-Xemeinek hiribildu titulua hartu zuten.
Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake. Ajangizek 1991an eta Arratzuk 1992an prozesu hau egin zuten Gernikatik bereiztu zirenean.
[aldatu] Gipuzkoako hiribilduak
Horra Gipuzkoako 25 hiribilduen zerrenda. Gaztelako Erresumak sortuak dira guztiak, Donostia izan ezik. Hondarribia ere izan zitekeen Nafarroako Erresumak sortua, baina oraindik ez da aurkitu hori frogatuko lukeen agiririk.
- Donostia (1180)
- Hondarribia (1203)
- Getaria (1209)
- Mutriku (1209)
- Zarautz (1237)
- Tolosa (1256)
- Segura (1256)
- Ordizia (1256)
- Arrasate (1260)
- Bergara (1268)
- Azpeitia (1310)
- Errenteria (1320)
- Azkoitia (1324)
- Leintz Gatzaga (1331)
- Elgeta (1335)
- Deba (1343)
- Soraluze (1343)
- Eibar (1346)
- Elgoibar (1346)
- Zumaia (1347)
- Usurbil (1371)
- Orio (1379)
- Hernani (1380)
- Zestoa (1383)
- Urretxu (1383)
[aldatu] Nafarroako hiribilduak
- Lizarra (1090); Antso V.a Nafarroakoak sortua.
- Arguedas (1092)
- Peñalen (Funes) (1110)
- Buñuel (1119); Alfontso I.a Nafarroakoak sortua.
- Cabanillas (1119)
- Cascante (1119)
- Castejón (1119)
- Cintruenigo (1119)
- Cortes (1119)
- Fontellas (1119)
- Fustiñana (1119)
- Galipentzu (1119)
- Monteagudo (1119)
- Murchante (1119)
- Murillo el Cuende (1119)
- Tutera (1119)
- Gares (1122)
- Zangoza (1122)
- Zarrakaztelu (1124)
- Iruñea (1129); Alfontso I.a Nafarroakoak Jakako Forua eman zien San Zerningo frankoei.
- Corella (1130)
- Orreaga (1130)
- Kaseda (1133)
- Azkoien (1144)
- Erriberri (1147)
- Elo (1149)
- Tafalla (1157)
- Los Arcos (1176); Antso VI.a Nafarroakoak sortua.
- Atarrabia (1184)
- Alesbes (1191)
- Santakara (1191)
- Artaxoa (1193)
- Larraga (1193)
- Mendigorria (1194)
- Inzura (Ameskoabarrena) (1201)
- Miranda Arga (1208)
- Larrasoaña (1212)
- Viana (1219)
- Torralba del Río (1263); Tibalt II.a Nafarroakoak sortua.
- Lantz (1264)
- Tiebas (1264)
- Aguilar Kodeskoa (1269)
- Irunberri (1274)
- Genevilla (1279)
- Urrotz (1287)
- Etxarri Aranatz (1312); 1351n bukatu zen eraikitzen.
- Torres del Río (1341)
- Uharte Arakil (1355)
- Doneztebe (1497); Joanes III.a Nafarroakoak Jakako Forua eman zion.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Gipuzkoako hiribilduei buruzko webgunea
- (Euskaraz) Hiribilduen sorrera hiru.com webgunean
- (Euskaraz) Bizkaiko hiribilduak
- (Gaztelaniaz) Beatriz Arizaga Bolumburu: Permanencias urbanísticas en las villas medievales
- (Gaztelaniaz) Las viejas villas alavesas
- (Gaztelaniaz) Mª Rosa Ayerbe: La fundación de villas en Gipuzkoa. De la Edad Media a la Modernidad