Hiriburu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiriburua administrazio (herrialde, probintzia nahiz eskualde) baten botere politikoa kokatuta dagoen hiria da.

Beste era batera definituta, sozialki, kulturalki, historikoki nahiz ekonomikoki nagusitasunari begira ezar daiteke hiriburua. Adibidez, Iruñea Euskal Herriko hiriburu historikoa da eta Milan, modarena.

Orokorrean, hiriburua lurralde bateko hiri garrantzitsuena da baina ez da beti horrela izaten. Horren adibide New York da: Estatu Batuetako biztanle gehien dituen hiria da baina ez da herrialdeko hiriburua, ezta New Yorkeko estatuarena ere.

Beste adibide bat Bilbo da: ekonomiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri garrantzitsuena da, baina erkidegoko hiriburua Gasteiz da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiriburu Aldatu lotura Wikidatan