Hirohito
| Hirohito / Shōwa enperadorea 裕仁 / 昭和天皇 |
|
|
|
|
|---|---|
| 1926ko abenduaren 25a – 1989ko urtarrilaren 7a | |
| Aurrekoa | Taishō |
| Ondorengoa | Akihito |
|
|
|
| Jaiotza | 1901eko urtarrilaren 29a Aoyama jauregia, Tokio, Japoniar Inperioa |
| Heriotza | 1989ko urtarrilaren 7a (87 urte) Fukiage jauregia, Tokio, Japonia |
| Ezkontidea | Kōjun |
| Lanbidea | Enperadorea, itsas-biologoa |
| Erlijioa | Xintoismoa |
Hirohito (裕仁), Showa enperadorea (昭和天皇), (1901eko apirilaren 29a - 1989ko urtarrilaren 7a), Japoniako errege izan zen 1926tik 1989ra. Mendebaldean bere goitizenaz ezagutu zen (Hirohito), ez baitzuen abizenik. Japoniako 124. enperadorea izan zen, bere erregealdia luzeena izanik.
[aldatu] Aginpidea
Enperadoreorde izan zen 1921etik, eta enperadore 1926tik aurrera, Taisho bere aita hil ondoren. Hirohito enperadorearen aginpidearen hasierari Showa (armonia distiratsuaren aroa) izena jarri zioten. Japoniak politika inperialista eta hedatze aldekoa erabili zuen: Mantxukuo izeneko mendeko estatua sortzea (1932ko martxoa); Txinaren aurkako erasoa (Shanghaiko gudua, 1932ko otsaila); Ingalaterra eta Herbehereen aurkako gerra hastea (1941); Pearl Harbor-eko Estatu Batuen armadaren aurkako erasoa (1941eko abendua). Potsdameko kapitulazioa sinatu behar izan zuen, Estatu Batuek atomo bonben bidez Hiroshima eta Nagasaki suntsitu ondoren (1945). Enperadoretzaren jainkozko ezaugarriei uko egitera behartu zuten, eta monarkia konstituzionala ezarri zen Japonian. Hirohito hil ondoren, Akihito bere semea jarraitu zaio karguan.
| Artikulu hau Japoniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.