Hiru Kulturen plaza (Mexiko Hiria)

Koordenatuak: 19°27′06″N 99°08′10″W / 19.45167°N 99.13611°W / 19.45167; -99.13611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Kulturen plaza
Hiru Kulturen plazaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Territorial demarcation of Mexico CityCuauhtémoc (Mexiko Hiria)
Koordenatuak19°27′06″N 99°08′10″W / 19.45167°N 99.13611°W / 19.45167; -99.13611
Map

Hiru Kulturen plaza (gaztelaniaz: Plaza de las Tres Culturas) edo Tlatelolcoko gunea (gaztelaniaz: Conjunto Habitacional de Tlatelolco), Mexiko Hirian barruan, Cuauhtemoc barrutian dagoen plaza bat da. Hiriko enparantzarik handienena eta ezagunenetakoa da.

Hiru Kulturen enparantza ikusgarria Mexikoko historiaren sintesia ere bada. Bertan honako hauek daude: Tenochtitlan izandakoaren aurriak; Santiago Tlatelolco eliza, XVII. mendekoa, eta arkitektura garaikideko eraikin modernoak.

Enparantza hau 1968an armadaren eta ikasleen arteko liskarren lekuko izan zen; hainbat eta hainbat heriotza gertatu ziren plazan egon ziren borroketan.

Plazako hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko urriaren 2an, Mexikon ospatzekoak ziren Olinpiar Jokoak hasi baino hamar egun lehenago, ikasle-matxinada bat sortu zen, ondorio latzak izan zituena.

Sarraskian hildakoen aldeko monumentua

Matxinadaren aurretik, ikasleen eta indar armatuen arteko borrokak laztu ziren, borrokak uztailean hasi ziren. Irailaren 18an, armadak unibertsitatea okupatu zuen, eta hainbat pertsona atxilotu zituen. Atxiloketei erantzuteko, urriaren 2an, kontzentrazio bat egin zuten, eta, kontzentrazio horretan, demokrazia eskatu zuten, baita iritzi-delitua indargabetzeko, presoak askatzeko eta poliziaburua kargutik kentzeko ere. Herrialdeko lehendakari Gustavo Díaz Ordazek matxinada zakarki erreprimitzeko agindu zuen. Segurtasun-indarrek eta paramilitarrek aginduak bete zituzten tankeak erabiliz. Errepresioan, 300etik 500era gazte artean hil ziren, eta 6000 gora atxilotu zituzten; horietatik herenak kartzelan sartu zituzten, batzuk hainbat urtez. Gaur egunera arte, ez dakigu nor hasi zen tiro egiten: ikasleak, frankotiratzaileak, edo kaleko arropekin jantzitako agenteak. Paramilitarrek torturatu egin zituzten atxilotuak, plaza horretan dagoen Chiuahua eraikuntzako sotoetan. Gertakari hori estatu-krimentzat hartu da, eta bizirik dirau mexikarren oroimenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]