Hiru Arroilen Uharka
Wikipedia(e)tik
Urtegiko eustorma 2006an.
Hiru Arroilen Uharka eta urtegia (txinera sinplifikatuz 三峡大坝, pinyinez Sānxiá Dàbà) Txinako eta mundu osoko urtegi handiena da. Eustormak 2.335 metro zabal eta 101 metro garai da. Urtegia Yangtze ibaiaren noizbehinkako goraldi eta uholdeak saihesteko eta argindarra ekoizteko eraikitzea erabaki zuen Txinako gobernuak 1980ko hamarkadaren amaieran, Yangtze ibaiaren uholde batek 3.000 pertsonatik gora hiltzean.
Eraikitze lanak 1994ean hasi eta 2007raino luzatu ziren. Lanetan 40.000 langiletik gora hartu zuten parte, eta uharka amaitzean 600 kilometro koadroko azalera ur azpian geratu zen, ehunka milaka pertsonen etxea tartean. Txinako gobernuak, inguruko hirietan eraiki zizkien etxebizitza berriak pertsonai horiei, tartean Chongqing hirian.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Three Gorges Dam proiektuari buruzko bideoa.
- (Euskaraz) Txinako urtegi erraldoia zerutik ikusia Argia astekariko artikulua.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |