Hirugarren Mundua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerra Hotzaren aldian banatutako hiru munduak. Koloreek ez dute haien egoera ekonomikoa islatzen, baizik eta haien arteko aliantzak. ██ Lehen Mundua: Estatu Batuen herrialde aliatuak. ██ Bigarren Mundua: SESBen herrialde aliatuak. ██ Hirugarren Mundua: herrialde neutralak eta lerrokatugabeak.

Hirugarren Mundua[1] XX. mendeko Gerra Hotza izenekoan sortutako terminoa izan zen, NATOko herrialdeak eta horren aliatuak osatzen zuten blokekoak eta SESBak zuzendutako bloke komunistan kokatzen ez ziren herrialdeen multzoa izendatzeko erabilia hasiera batean. Gerora, herrialde azpigaratu edo garapen bidean dagoen herrialdea izendatzeko erabili da, egun izendapen hori zaharkitutzat jotzen bada ere.

Alfred Sauvy Frantziako ekonomistak garapen urriko herrialdeen multzoari eman zion izena da; herrialde horiek Frantziako Iraultzaren aurreko Hirugarren Estatuakin lotu eta lehenengo mundu kapitalistak eta bigarren mundu komunistak ahaztuta edo esplotatuta zituztela seinalatzen zuen.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hirugarren Mundua Aldatu lotura Wikidatan