Hirugarren Teoria Unibertsala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hirugarren Teoria Unibertsala (arabieraz: نظرية عالمية ثالثة) Libiako Muammar al Kadafi‎k deskribatutako gobernu idealaren estiloari deritzo. Teorizazioa 1970eko hamarkadan garatu zuen Kadafik berak Liburu Berdean eta "Jamahiriya"ren deklarazioarekin libiar gobernua honen gainean eratu zen, 1977an. Antikapitalismoa eta asanbladaren kontzeptuak batzen ditu, beduinoen ohiturei jarraituz. Balore Islamikoak ditu eta, horregatik islamiar sozialismo gisa ere ezagun da. Estatu sozialistaren eta arabiar nazionalismoaren ideiak ere barnean ditu, eta demokrazia definitzerakoan atenasko demokraziara begiratzen du. Hala ere Lider Gorena beharrezkoa dela uste du, iraultza bera ondo kudeatzeko. Hirugarren Munduarentzat kapitalismo eta komunismoaren arteko bidetzat proposatu zuen, bi ideologia horiek baliagarriak ez direla argudiatuta. Kadafiren arabera hirugarren teoria unibertsala "sozialismo naturala" da, eta Ernesto Che Guevara eta Gamal Abdel Nasserren ezkerreko ideologien batasun bat da.