Hispaniako Marka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hispaniar Markako konderri eta lurraldeak.

Hispaniako Marka[1] Karlos Handiak 795etik aitzina arabiarrei aurre egiteko Pirinioetan sortu zituen lurraldeen eta konderrien multzoaren izen orokorra da, IX. mendean karolingiar gorteko zenbait kronikagilek —besteak beste, Erregeren urte liburuak 821ean idatzi zituenak— emandakoa. Karolingiar Inperioaren mendebaldeko Septimania eskualdea eta Pirinio mendilerroaren hegoaldean kokatzen zen.

Marka, frankoen mugetako lurraldea, noraino iristen zen ez dago erabat garbi. Badirudi hainbat urtetan Iruñea horren barruan egon zitekeela, baina 824an Eneko Aritza errege bihurtu izanak frankoekiko independentzia iradokitzen du. Halaber, Aragoiko konderrien garrantzia apala izan zen, eta Iruñearen menpean geratu ziren geroago. Hortaz, zentzu murriztuan, Hispaniako markak Kataluniako konderriak bilduko zituen gehienbat. Izan ere, frankoen ekimenez Girona (785) eta Bartzelona (801) konkistatu zituzten. Lurralde horiek kontrolatzeko, Inperioko gainerako tokietan bezala, konderriak sortu ziren. Denborak aurrera egin ahala, karolingiarren gainbehera baliatuz, bertako nobleziak gero eta botere handiagoa eskuratu zuen, eta, konderri hauek, praktikan, independenteak izan ziren. Edonola ere, zuzenbideko independentzia 1258ko maiatzaren 11n lortu zuten Corbeilgo Itunari esker.

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hispaniar Marka garai ezberdinetan zehar eskualde hauek osatu zuten: Iruñea, Zangotza, Bartzelona, Besalú, Cerdanya, Conflent, Empordà, Girona, Jaka, Osona, Pallars, Peralada, Ribagorza, Roselló, Sobrarbe, Urgell eta Vallespir.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]