Hispaniola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hispaniola[1] (gaztelaniaz La Española) Antilletan dauden uharterik populatuena eta bigarren handiena da. Uhartea mendebaldean Kuba eta ekialdean Puerto Rico ditu. Haitik uhartearen mendebaldeko herena okupatzen du eta Dominikar Errepublikak ekialdeko bi herenak.

Hispaniola

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gonzalo Fernández de Oviedok eta Bartolomé de las Casasek Haiti zioten uharteari. Hitza tainoa izan arren, bertokoentzat Haiti hitza uharteko eskualde bat baino ez zen.

Kristobal Kolonek La Española izena jarri zion. Peter Martyr d'Anghierak izena latinaratu eta Europa osoan zehar Hispaniola izena hedatu zen.

Espainian ere uhartea Isla de Santo Domingo izenaz ezaguna zen, eta oraindik Dominikar Errepublikako Konstituzioak horrela deitzen dio uharteari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrek bisitatu baino lehen, Hispaniolan tainoak, arawak tribu bat, bizi ziren. Kristobal Kolonek Amerikara heldu zen lehendabiziko aldian Hispaniolara heldu zen. 1493an espainiarrek Amerikako lehendabiziko kolonia eratu zuten Hispaniolan, Nueva Isabela herria, gero Santo Domingo izango zena.

XVII. mendean uhartea pirataz bete zenez, Espainiak mendebaldeko eskualdea utzi eta Santo Domingo inguruan bildu zituen bere kolonoak. Gauzak horrela, 1665an, Frantziak ofizialki uhartea kolonizatu eta Saint-Domingue kolonia sortu zuen mendebaldeko aldean.

XIX. mendean uhartea bere independentzia lortu zuen, bai esklaboen matxinadei esker bai bertoko politikoei esker. Baina 1861ean, estatu askea berriro Espainiako kolonia izatera itzuli zen. Gero, Estatu Batuekin sinatutako Itunari esker, Estatu Batuen kontrolpean egon zen. Horrela XX. mendean Hispaniola Haitiko François Duvalier eta Dominikar Errepublikako Rafael Leónidas Trujillo diktadurapean bukatu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hispaniola Karibeko bigarren uharterik handiena da, 76.480 km² azalerarekin. Ipar-mendebaldean Kuba du 80 kilometroko Windward pasabidea zeharkatuta; hegomendebaldean Jamaika, Jamaikako kanala igarota; ekialdean Puerto Rico, Mona pasabidea igarota; eta, Bahamak eta Turks eta Caicos uharteak iparraldean.

Uharteak lau mendilerro nagusi ditu:

Hauexek dira Hispaniolaren datu nagusiak:

Herrialdea Biztanleria
(2005)
Azalera
(km²)
Azalera
(%)
Biztanle dentsitatea
Haiti 8.528.000 27.750 36,2 255
Dominikar Errepublika 8.895.000 48.730 63,7 179
Hispaniola 17.423.000 76.480 100 206

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hispaniola Aldatu lotura Wikidatan

19°00′N 70°40′W / 19.000°N 70.667°W / 19.000; -70.667