Histidina
Wikipedia(e)tik
Histidina (His) proteinen osagaia den aminoazido esentzialetako bat da, beraz dieta bidez hartu beharrekoa. Azido 2-amino-3-(3H-imidazol-4-il)propanoiko honen formula kimikoa HO2CCH(NH2)CH2(C3N2H3) da eta CAU eta CAC kodonen bidez adierazten da.
Bere albo katean imidazol ziklo bat du eta aminoazido hau, histaminaren biosintesian aitzindaria da.