Histona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Histonak proteina mota bat dira, haien osaketan peptidoak besterik ez dituztenak (holoproteinak). Azido nukleikoekin elkartzen direnean kromatina izeneko substantzia eratzen dute, eukariotoen kromosomen osagai nagusia dena.

Eukariotoengan, bost histona mota daude: H1, H2A, H2B, H3 eta H4 izenekoak.

Kromatinaren egitura egonkortzen dute histonek. Izan ere, 8 molekuletako multzoa eratzen dute, eta multzo horren inguruan biribiltzen da DNA, nukleosoma izeneko egitura sortuz. Histonek DNAren euskarri moduan jarduten dute, eta esan liteke kromatina nukleosoma horien segida bat dela.

Lisina eta arginina dira histonek duten aminoazidorik ugarienak. Histonek izaera basikoa dute eta uretan disolbagarriak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]