Hithlum

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen legendariumean, eta, batez ere, Silmarillion izeneko bere lanean idatzitako istorioetan, Hithlum, alde guztietatik, mendiz inguraturiko Beleriandeko eskualde handi bat zen: Mendebaldean, Ered Lomin edo Oihartzunaren Mendiak, eta, gainontzekoan, Ered Wethrin mendiek, ekialdetik eta hegoaldetik inguratzen zutenak. Gainera, honako eskualde hauetaz osatua dago: Hithlum bera erdian, Dor-Lomin hegoaldean, eta Mithrim hegoekialdean.

Quenyaz, Hisilome deitzen zen, sindarinezko bere izenak bezala, Laino lurraldea esan nahi duena, honela, eskualde guztia iluntzen zuten Thangorodrim mendiak altxatzen zuen lainoagatik deitua.

Tenperatura baxuko eskualde bat zen, baina, hala ere, edertasun bizikoa, horregatik, bertan bizi izan ziren Elforik noble eta ausartenak: Fingolfinen etxea, Noldor guztien erregea, baita gizakirik ausartenak ere: Hador Lorindolen etxea.

Angbandetik hain gertu zegoenez, eraso eta setioak errazen jasan zitzakeena zen, eta, bertako biztanleak, etengabe zaintzan egon ziren. Eithel Sirionen, Sirion ibaiaren iturriaren parean, Noldorren gotorleku nagusi zen Barad Eithel zegoen, eta bertan gobernatzen zuen Noldor guztien erregeak. Nirnaeth Arnoediadaren ondoren, Hithlumen zatirik gehiena, Maedhros traditu zuten ekialdekoek hartu zuten, baina Melkorrek handik irtetea debekatu zien; gainontzeko Elfo eta Gizakiak, harrapatuak, eta Iparraldeko meatzeetan esklabu bezala lan egitera behartuak izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]