Hititak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hititak Anatoliako penintsularen erdialdean finkatu ziren jatorri indoeuroparreko herri bat izan ziren. Hattusa hirigotortua zuten hiriburutzat, eta K. a. XVIII. eta K. a. XII. mendeen artean iraun zuten. Indoeuropar hizkuntza zuten, eta bi idazkera erabiltzen zituzten, beraiena eta asiriarrei harturikoa. Diziplina, indarra eta diplomazia erabiliz garaiko inperio handienetakoa sortu zuten, Babiloniar Inperioa eta egiptoar inperioaren alboan. Gudarako gurdi arina hobetu zuten (borroketan abantaila emango zien arma bihurtuz), eta burdina erabiltzen aurrenetakoak izan ei ziren ekialde hurbilean.

Hititen inperioa K. aurreko 1560 urtean. Quadesh bataila baino lehen zabalera handiena lortu zuten, mapan laranjaz.

Egun asko dakigu hititen herriaz; baina, nahiz eta bere garaiko inperio boteretsuenetakoa izan, bere suntsipenaren ostean ia guztiz ahazturik gelditu zen XIX. mendea arte, bibliako eta beste testu batzuetako aipamen hutsak besterik ez zeudelarik. Hititen inguruko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenak XX. mendearen hasieran gertatu ziren, orduan hasi ziren adituak hititen hizkuntza ulertzen, eta beraien historiaren zuzeneko kronikak itzultzen.

Hitita izena erabiltzen dugun harren, ez dakigu ziur zein zen beraiek beren herria izendatzeko erabiltzen zuten hitza. Garaiko asiriar kronikek "Hatti-ko herria" deitzen zioten, eta gerora bibliako erreferentzia ezberdinetatik hartu zen (eraldaturik) hitita hitza.

Jainkosa eta Haur hititak, Anatolia, K. a. XV-XIII. mendea
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hititak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak