Al-Hijaz

Wikipedia(e)tik
(Hiyaztik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Al-Hijazeko erresuma eta gaur egungo Al-Hijaza

Al-Hijaz edo Hijaz[1] izenekoa (arabieraz الحجاز) Arabiako Penintsulako iparmendebaldeko eskualde historiko bat da, 1932tik Saudi Arabiaren zati dena. Bere izena Hejaz, Hijaz, Hedjaz, etab... bezala traskribatua aurki daiteke. Bertako hiri nagusia Jeddah da, baina ezagunenak Meka eta Medina dira.

[aldatu] Historia

Bere historiaren zatirik gehienean, Al-Hijaz eskualdea uneko tokiko potentziak kontrolatua izan da: Egipto lehenik eta Otomandar Inperioa ondoren, eta tokiko gobernari bezala Mekako jerifea izan zuen.

Denbora gutxi iraun zuen independentzia bat izan zuen Lehen Mundu Gerraren ondoren Arabiar Matxinada bezala ezagutzen den altxamenduak (non Arabiako Lawrenceek parte hartu zuen) otomandar boterea kanporatu zuen. Nazioa, bere independentzia 1916an aldarrikatu zuena, haxemiar dinastiaren egidapean geratu zen, honen buruak, Husayn Ibn Alik, Meka Mekako jerife tituluarekin gobernatzen zuelarik.

1924an, Al-Hijaza, Banu Saud klanak hartu zuen, ondoan zegoen erdialdeko Arabiako Netxd lurraldearen erregeorde zirenak. Haxemiarrak boteretik kenduak izan ziren, eta Al-Hijaza Netxdari erantsia 1932an Saudi Arabia izeneko estatu berria sortzeko.

Erresuma Batuak Irak eta Jordaniako tronuetan jarri zituen haxemiarrak.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Al-Hijaz
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak