Hizkuntza Eskubideen Behatokia
Wikipedia(e)tik
(Hizkuntz Eskubideen Behatokiatik berbideratua)
Hizkuntza Eskubideen Behatokia euskaldunen hizkuntz eskubideen alde egiteko Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatutako fundazio bat da.
Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntza-eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zen pribatuan, babestera zuzentzen du bere jarduera.
- Euskararen telefonoa (902 194 332/+33559594948) doako zerbitzua abian jarri zuen Behatokiak. Euskararen telefonoa hizkuntza-eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra izan nahi duen zerbitzua da.
- Behatokiak herritarren kexak bideratzen ditu erakunde publiko zein pribatuen aurrean, eta beharrezkoa denean, bide judizialera ere jotzen du.
- Hizkuntza-eskubideen egoeraren azterketa eta txostenak egiten ditu eta horiek euskal gizartearen eskura jarri. Euskal Herriko administrazio erakundeei eta nazioartekoei aurkezten dizkie, euskal hiztunen hizkuntza-bazterkeriaren berri eman eta oinarrizko eskubideak errespetarazteko.
- Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu. Horretarako, hainbat kanpaina egin izan ditu, bai eta gaztetxoekin hizkuntza-eskubideak lantzeko unitate didaktikoa ere.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Behatokiaren web orria
- (Euskaraz) Euskararen telefonoa