Kreolera
Kreolera edo kreole hizkuntza bi hizkuntza edo gehiagoren arteko nahasketatik eratorritako hizkuntza-aldaera egonkorra da. Kreole hizkuntzei lexikoan sarritan igartzen zaizkie jatorrizko hizkuntzetatik gertatutako aldaketa fonetikoak. Morfosintaxiari dagokionez, aditu batzuk uste dute kreolerak euren artean ezaugarri komunak dituztela, nahiz eta honen inguruan erabateko adostasuna ez egon.
Kreolerak pidgin hizkuntzatik eratortzen dira. Funtsean, pidgina, hau da, hizkuntza-komunitate desberdinek elkar ulertzeko darabilten komunikazio-tresna sinplea, hizkuntza oso eta belaunaldi berrien ama-hizkuntza izatera igarotzen denean, orduan pidgin hizkuntza kreole hizkuntza bihurtzen da.
Gehienak kolonialismoaren ondorioz sortu dira azken 500 urteotan. Denborarekin batzuk desagertu diren arren, beste batzuk sendotu eta estatus ofiziala ere bereganatu dute estatu batzuetan.
Sailkapena [aldatu]
- Frantziar kreolerak: Haitiko kreolera gaur egun talde honetako aldaerarik mintzatuena da mundu osoan, 12 milioi hiztun ingururekin. Halaber, nabarmentzekoak dira mauriziar kreolera eta Seychelleetakoa.
- Nederlandar kreolerak: Gehienak desagertu dira, baina Karibe aldean aipatzekoa da Papiamentoa, ofiziala dena Holandarren Antilletan eta Aruban. Hemen sailkatu dugun arren, osagai gehienak portugesa eta espainierazkoak dira. Beste alde batetik, Afrikaansak kreoleraren eta dialektoaren arteko ezaugarriak ditu.
- Portugaldar kreolerak: Lehen aipatutako papiamentoaz gain, Ginea-Bissauko kreolera eta Cabo Verdekoa garrantzi handikoak dira euren lurraldeetan.
- Espainiar kreolerak: Chavacanoa Filipinetan (batik bat Zamboangan) aipagarriena da, papiamentoarekin batera.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)"Society for Pidgin and Creole Linguistics"