Hizkuntza naturala sortze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntza naturala sortzea[1] (ingelesez, Natural Language Generation edo NLG) hizkuntza naturalean dagoen testu bat sortzean datza, komunikazio helburu batzuk bete asmoz. Kasu honetan testu aipatzen denean, edozein tamainako adierazpen edo hauen atal adierazi nahi da, ahozkoa edo idatzizkoa izan daitekeelarik.

Hizkuntza naturalak sortzearen helburuak, ordenagailuaren erabilera errazteaz gain, giza hizkuntzako gaitasunaren teoria konputazional bat garatzea ere bada. Zentzu honetan hizkuntzalaritza, psikologia eta soziologian gizakien arteko komunikazioaren inguruan idatzi diren teoriak osatu, argitu eta egiaztatzen dituen erreminta bezala balio du.

Hizkuntza naturalaren sortzaile bat ezagutza sorta bat izaten du iturri, erabiltzaileei hainbat modutan aurkezteko informazioa hautatu behar duelarik. Testua sortzea murrizketa ugari dituen arazo bat da beraz: ezagutza proposizionala, existitzen diren erreminta linguistikoak, komunikazioaren helburuak, eta egoera eta pasatako hizketaldia izan daitezke hainbat baldintza.

Testu naturalak sortzearen prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu bat sortzeko sistemak ezagutza sorta batetik informazioa hautatu beharra dauka, nola antolatu behar duen erabaki, eta testua nola sortuko duen zehaztu; lexikoa eta egitura sintaktikoak erabaki behar ditu beraz.

Hori dela-eta, sortze prozesua bi ataletan banatzen da: testuaren planifikazioa eta testua sortzea. Azken hau ere bi atazatan banatu daiteke era berean: lexikoko objektuak hautatu eta hautapen gramatikalak burutu. Pauso guzti hauetan adierazi nahi den esanahia modurik egokienean zehaztea da helburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]