Hizkuntza semitikoak
Wikipedia(e)tik
| Hizkuntza semitikoak | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Hiztunak: | 467 milioi | |
| Hizkuntza familia: | Afroasiar hizkuntzak Hizkuntza semitikoak |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Hizkuntza semitikoak[1] Ekialde Hurbilean, Afrikako Adarrean eta iparraldeko Afrikan 467 milioi hiztun baino gehiago dituen hizkuntza-familia da, Afroasiar hizkuntzen familietako bat. Hizkuntza horiek idazteko, hainbat alfabeto erabiltzen dituzte, eta bakarrean erabiltzen dute latindar alfabetoa: malteran, hain zuzen ere.
Eduki-taula |
Ohiko hiztegia [aldatu]
Sorburu bera dutenez, hitz asko antzekoak dira oso. Hona hemen adibide batzuk:
| Euskara | Aitzinsemitikoa | Akadikoa | Arabiera | Aramera | Hebreera | Ge'ez | Mahri |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Aita | *ʼab- | ab- | ʼab- | ʼaḇ-āʼ | ʼāḇ | ʼab | ḥa-yb |
| Bihotza | *lib(a)b- | libb- | lubb- | lebb-āʼ | lēḇ(āḇ) | libb | ḥa-wbēb |
| Etxea | *bayt- | bītu, bētu | bayt- | bayt-āʼ | báyiṯ, bêṯ | bet | beyt, bêt |
| Bakea | *šalām- | šalām- | salām- | šlām-āʼ | šālôm | salām | səlōm |
| Hizkuntza | *lišān-/*lašān- | lišān- | lisān- | leššān-āʼ | lāšôn | lissān | əwšēn |
| Ura | *may-/*māy- | mû (root *mā-/*māy-) | māʼ-/māy | mayy-āʼ | máyim | māy | ḥə-mō |
Sailkapena [aldatu]
| Atal honetan hizkuntza semitikoak zerrendatu dira, baina zerrenda ez dago guztiz osatuta Wikipedia lagun dezakezu zerrenda osatuz |
Hona hemen hizkuntza semitikoen egungo sailkapen onartuena:
- Ekialdeko hizkuntza semitikoak
- Erdialdeko hizkuntza semitikoak
- Hegoaldeko hizkuntza semitikoak
- Hegoaldeko sartaldeko hizkuntza semitikoak
- Etiopiako hizkuntza semitikoak
- Hegoaldeko sortaldeko hizkuntza semitikoak
- Arabia hegoaldeko antzinako hizkuntzak (Saba, Himiar eta Qatabaneko hizkuntzak)
- Bathari hizkuntza
- Mehri hizkuntza
- Hobyót hizkuntza
- Harsusi hizkuntza
- Shehri hizkuntza
- Soqotri hizkuntza
- Hegoaldeko sartaldeko hizkuntza semitikoak
Bizirik dauden hizkuntzak hiztunen kopuruaren arabera [aldatu]
| Hizkuntza | Hiztun |
|---|---|
| Arabiera | 206.000.000 |
| Amharera | 27.000.000 |
| Tigrinyera | 6.700.000 |
| Hebreera | 5.000.000 |
| Asiriera | 2.105.000 |
| Silt'e | 830.000 |
| Tigre | 800.000 |
| Sebat Bet Gurage | 440.000 |
| Maltera | 371.900 |
| Hego Arabiar hizkuntza modernoak | 360.000 |
| Inor | 280.000 |
| Soddo | 250.000 |
| Harari | 21.283 |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Halaxe dator izena euskal hiztegi nagusietan: Zehazki, Elhuyar, Euskalterm.