Hoatzin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hoatzin
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Opisthocomiformes
Familia: Opisthocomidae
Generoa: Opisthocomus
Espeziea: Opisthocomus hoazin
(Müller, 1776)
Hedapen mapa

Hoatzin (Opisthocomus hoazin) Cuculiformes ordenako opistokomidoen familiako hegaztia, bere generoko eta familiako bakarra, 60 cm inguru luzea, buruan zutik jar dezakeen lumazko mototsa duena. Tamainaz eta itxuraz eperraren antzekoa bada ere, lepoa eta isatsa hark baino luzeagoak ditu. Arrea da, baina baditu luma beltzezko, gorrixkazko, horizko eta zurizko orban eta zerrendak ere. Zuhaitzen hostoak eta fruituak janez elikatzen da. Brasilen, Kolonbian, Perun, Bolivian eta Guyanan bizi da, ura oparo den inguruetako zuhaitzetan batez ere. Hegazti kirastun ere esaten diote, arriskuan aurkitzen denean botatzen duen usainarengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]