Hoberenatze (matematika)
Matematikan, hoberenatzea edo optimizazioa helburuko funtzio bat maximizatu edo minimizatu egiten duten ebazkizunen azterketa eta ebazpena da. Orokorrean eta zehatzago, hobereneratze-ebazkizun batean:
funtzio baterako,
balioa bilatu behar da helburuko funtzioa maximizatzeko, hots
egiten duena
balio guztietarako; edota minimizatzeko, hots
egiten duena
balio guztietarako. Ohikoa da, aldi berean,
aldagaiak har ditzakeen
multzoko balioei buruz murrizketak ezartzea.
Hobeneratzeak aplikazio zabalak ditu: ekonomian, etekinak (helburuko funtzioa) maximizatzeko burutu beharreko ekoizpena (aldagaia) zein den; motore baten errendimendua (helburuko funtzioa) maximizatzeko erantsi beharreko erregaiaren ezaugarri kuantitatibo bat (aldagaia) zehaztea; erreakzio kimiko batek behar duen tenperatura (helburuko aldagaia) minimizatzeko, osagai baten kopurua (aldagaia) zenbat izan behar den.