Hodei konputazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hodei konputazioa edo cloud computing interneten bidez konputazio zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duen teknologia bat da. Hodeia internet adierazteko metafora bat da.

Teknologia honen bidez lor daitezkeen zerbitzuak, CPU-n eta memorian oinarritako konputazio unitateak dira, normalean zerbitzariak. Hodei konputazioaren ezaugarririk nabarmenena zerbitzu hauen handitze mugagabea/bukaezina da. Honek abantaila handia eskaintzen ditu hodei konputazioa erabiltzaileentzat: aplikazioaren berehalako eskalatze (escalado)automatikoa, hasierako inbertsioa saihesten du eta ICT-en adimenaren premia gutxitzen du, erabiltzaileak bere negozioan kontzentratzen utziz. Hodei konputazioaren definizioa osatzeko zerbitzu edo errekurtsoen deslokalizazio kontzeptua sartu beharra dago. Errekurtso fisikoak non dauden kokatuta ere, zerbitzu hauek interneteko edozein puntutatik eskuragai daude. Izan ere, normalean ez da ezaguna errekurtsoen kokapena, ezta beren distribuzioa ere, eta protokolo estandarren bidez atzitzen dira, SSH edo HTTP -ren bidez hain zuzen ere.

Kontzeptu guzti hauek bateratuz, NIST organismoak Hodei Konputazioaren definizioa osatu du: “Hodei Konputazioa, konputazio errekurtsoei (sareak, zerbitzariak, memoria, aplikazioak eta zerbitzuak) nonahiko eta eskaintzapean sarbidea eskaintzeko modeloa. Errekurtso hauek norberak itxuratu ditzake (autoconfigurables) eta oso azkar eta ahalegin gutxirekin, hornitzailearengan, hornitu ahal dira”

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazio mota honetan, sistema informatiko batek eskaini dezakeen dena zerbitzu gisa eskaintzen da. Horrela, erabiltzaileek “interneteko hodeian” dauden zerbitzuak erabili ditzakete, aditua izateko beharrik gabe. IEE Computer Societyren arabera, hodei konputazioaren paradigman informazioa behin betiko gordetzen da interneteko zerbitzarietan eta bezeroen konputagailuetako aldi baterako katxeetara bidaltzen da. Nahiz eta PCen potentzia asko handitu den, zati handi bat alferrik galtzen da, xede orokorreko makinak izanik. Hodei konputazioak baliabideen banaketa eraginkorrago bat ahalbidetzen du.

Hodei konputazioa softwarea zerbitzu gisa hartzen duen kontzeptu bat da, Web 2.0-k eta beste batzuek bezala. Gai amankomuna zera da: interneten gaitasuna erabiltzaileen konputazio beharrak asetzeko. Hodei konputazioaren adibideak bezala, ondokoak aipa daitezke: Amazon EC2, Google Apps, eyeOS eta Microsoft Azure.

Zerbitzu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzu motak Hodei Konputazioan.

Hodei konputazioan hiru zerbitzu mota nabarmendu ditzakegu. Hirurengan ezaugarri komuna, erabiltzailea errekurtso hardware kudeatzen ez dituela delarik:

  • IaaS (ingelesetik Infrastructure as a Service) : Hornitzaileak zerbitzari errekurtsoak (CPU, memoria, banda zabalera) zerbitzu bezala eskaintzen du. Adibidez: Amazon EC2 .
  • PaaS (ingelesetik Platform as a Service) : Hornitzaileak ez du errekurtso fisikoak zuzenki hornitzen. Honen ordez, aplikazioak garatzeko plataformak edo ingurugiroak eskaintzen ditu. Adibidez: Heroku .
  • SaaS (ingelesetik Software as a Service) : Hornitzaileak hodei konputazioaren errekurtso hardware eta software erabiltzen ditu aplikazio finala eskaintzeko. Adibidez: Gmail .

Auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hodei konputazioak erabiltzaileei beraien datuak biltzeko euskarri fisikoen jabetza galarazten dienez (datuak flash USB edo disko gogor batera kopiatzeko salbuespena kontuan hartuta), datuen bilketa eta kontrola hornitzailearen esku uzten ditu.

Erabiltzaileen askatasuna mugatzeagatik eta zerbitzu hornitzailearen menpean uzteagatik ere kritikatua izan da. Batzuen iritziz, bakarrik erabili ahal izango dira hornitzaileak eskaini nahi dituen aplikazio eta zerbitzuak.

Free Software Foundationeko Richard Stallmanek hodei konputazioak erabiltzaileen askatasunak arriskutan jartzen dituela uste du, zeren eta erabiltzaileek beren pribatutasuna eta datu pertsonalak hirugarren baten esku uzten baitituzte. Gainera, ondokoa gaineratu du: "hodei konputazioa tranpa bat besterik ez da, jendea gero eta garestiagoak izango diren sistema propietario eta blokeatuak erosten derrigortzeko."

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hodei konputazio Aldatu lotura Wikidatan