Hohenzollern dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Prusiako erregeen koroa.

Hohenzollern dinastiak, bere jatorria, Suabiako konteen familia batean izan zuen, XI edo XII. mendean. Alemaniako gobernari ugari eman zituen familia izan zen.

Bere izena, "Zollern"etik dator, familiak, Stuttgartetik gertu zuen XIII. mendeko gaztelu bat.

Dinastia hau, Erromatar Germaniar Inperio Santuko hautesleen zati izan zen XV. mendetik aurrera. 1700etik aurrera, Berlinen eta bere inguruetan jauregi batzuk eraiki zituen, bere sendotzea lortu ondoren, Prusiaren nagusitasunean ikusten zena.

Frederiko II.a Handiarekin hasi zen Prusia, alemaniar estatuen artean, bere nagusitasuna gehitzen, Bigarren Reicharen eraketarekin sendotu zena, Frantziar-Prusiar Gerraren ondoren ezarria izan zena.

Lehen Mundu Gerraren amaierarekin batera heltzen da dinastiaren boterea, Wilhem II.aren abdikazioak ordezkatzen duena.

Gaur egun, Jurgi-Frederiko Prusiakoa, Prusiako Errege Printzea eta Alemaniako Printze Inperiala, da Prusia eta Alemaniako Errege eta Inperioko Etxearen nagusia, 1994tik, tronu bakar baten ere buru ez den arren.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak