Hokkaido
Hokkaido[1] (japonieraz 北海道, "ipar itsasoko bidea", ainu hizkuntzaz Mosir) Japoniako lau uharte nagusien artean bigarren handiena (83.453 km²) eta, era berean, prefektura eta eskualderik handiena. Honshū uhartearen iparraldean dago, Tsugaru itsasarteak banatua, nahiz eta ur azpiko Seikan tunelak biak lotu. Antzina Ezo, Yezo, Yeso edo Yesso (蝦夷) izena hartzen zuen.
Hiriburua Sapporo da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Hokkaidō lau eskualde edo bideetan dago banatuta:
- Ekialdeko Bidea (道東):
- Abashiri (網走)
- Shiretoko (知床)
- Akanko (阿寒湖)
- Kussharoko (屈斜路湖)
- Mashuko (摩周湖)
- Kushiro (釧路)
- Obihiro (帯広)
- Tokachigawa (十勝川)
- Hegoaldeko Bidea (道南):
- Hakodate (函館)
- Yunokawa (湯の川)
- Noboribetsu (登別)
- Touyako (洞爺湖)
- Hakodate (函館)
- Erdialdeko Bidea (道央):
- Iparraldeko Bidea (道北):
- Wakkanai (稚内)
Banaketa administratiboa [aldatu]
Hokkaidō 14 azpiprefekturetan dago banatuta:
| Azpiprefektura | Japonieraz | Hiriburua | Hiri handiena | Bidea | Biztanleria | Zabalera (km²) |
Dentsitatea (/km²) |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Abashiri | 網走支庁 | Abashiri | Kitami | Ekialdeko edota iparraldeko Bidea | 324,719 | 10,690.55 | 30.37 |
| Hidaka | 日高支庁 | Urakawa | Shinhidaka | Erdialdeko edota hegoaldeko Bidea | 81,403 | 4,811.96 | 16.92 |
| Hiyama | 檜山支庁 | Esashi | Setana | Hegoaldeko Bidea | 46,999 | 2,629.88 | 17.87 |
| Iburi | 胆振支庁 | Muroran | Tomakomai | Erdialdeko edota hegoaldeko Bidea | 426,627 | 3,698.00 | 115.37 |
| Ishikari | 石狩支庁 | Sapporo | Sapporo | Erdialdeko Bidea | 2,310,001 | 3,539.86 | 652.57 |
| Kamikawa | 上川支庁 | Asahikawa | Asahikawa | Iparraldeko edota erdialdeko Bidea | 535,456 | 9,852.17 | 54.35 |
| Kushiro | 釧路支庁 | Kushiro | Kushiro | Ekialdeko Bidea | 261,883 | 5,997.38 | 43.67 |
| Nemuro | 根室支庁 | Nemuro | Nemuro | Ekialdeko Bidea | 84,035 | 3,406.23 | 24.67 |
| Oshima | 渡島支庁 | Hakodate | Hakodate | Hegoaldeko Bidea | 449,371 | 3,936.32 | 114.16 |
| Rumoi | 留萌支庁 | Rumoi | Rumoi | Iparraldeko Bidea | 61,488 | 4,019.91 | 15.30 |
| Shiribeshi | 後志支庁 | Kutchan | Otaru | Erdialdeko Bidea | 250,065 | 4,305.82 | 58.08 |
| Sorachi | 空知支庁 | Iwamizawa | Iwamizawa | Erdialdeko edota iparraldeko Bidea | 365,563 | 6,558.22 | 55.74 |
| Sōya | 宗谷支庁 | Wakkanai | Wakkanai | Iparraldeko Bidea | 75,665 | 4,050.76 | 18.68 |
| Tokachi | 十勝支庁 | Obihiro | Obihiro | Ekialdeko Bidea | 354,147 | 10,831.24 | 32.70 |
Hokkaidōz beste, Japoniako zazpi prefektura daude azpiprefekturetan banatuta. Lurraldea handiegia denean edota irla ezberdinetan banatuta dagoenean, prefekturaburuak soilik zerbitzu guztiak eskeintzeko gai ez denean gertatzen da.
Beste zazpi prefekturak hauek dira: Tokio, Yamagata, Nagasaki, Okinawa, Kagoshima, Miyazaki eta Shimane
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10
| Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
