Home run

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barry Bonds bere ibilbide osoan zehar Beisbol Liga Handietan home run gehien lortu dituen jokalaria.

Home run jokaldi berean bateatzaileak pilota lau baseak zeharkatu eta lasterketa bat egitea (korrikalari guztiak baseetan daudelarik) lortzeko moduan jotzen duenean gertatzen da, defentsaren out edo akatsik gabe. Gaur egun, home runa gertatzeko modurik ohikoena bateatzaileak pilota jo eta zelaitik kanpo jaurtitzen duenean gertatzen da, automatikoko home run bihurtuz. Egungo beisbolean home runa jokoko ezaugarririk ezagunenetako bat da. Beisbol Liga Handietan home run asko (30 edo gehiago denboraldi bakoitzean) lortzen dituzten jokalariak izar handiak izaten dira eta gainera hobekien ordaindutakoenak dira.

Home run portzentaiaren estatistikak jokalari batek bere bateatzeko txandetan lortzen dituen home run kopurua da.

Home run motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko home runaz aparte, beisboleko zenbait jokaldi modu ezberdin batean izendatzen dira home run bereziak direla adierazteko.

Parke barneko home runa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke barneko home runa (Venezuela eta Dominikar Errepublikan hanka home runa deitzen da eta ingelesezko izena inside the park home run da) pilota joko zelaiaren barnean mantendu eta bateatzaileak base guztiak igarotzea eta tantoa lortzea kanporatua izan gabe lortzen duenean ematen da. Home run mota hau oso arraroa da, bateatzaileak oso azkar egin beharko bailuke korrika edo pilota defentsarentzat jokaldi bat egiteko oso zaila izateko moduan jo beharko bailuke, arerioak akatsik egin gabe (akatsa ez den adibidea: lorezain bat pilota harrapatzen saiatzen denean eta lortzen ez duenean, edo baseren baterako jaurtiketa aurkako taldeko korrikalaria baino lehenago iristen ez denean eta jaurtiketa akastun bat eman ezin dakiokeenean).

Datu bitxi bezala, Ty Cobb home runen liderra izan zen 1910ean pilota zelaitik kanpo sekula bota gabe.

Grand Slam[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slam bat home run bat baseak beterik daudela egiten denean gertatzen da, hau da, base bakoitzean korrikalari bat dagoela: lehenean, bigarrenean eta hirugarrenean. Emaitza lau lasterketakoa da.

Home run errekorrak Beisbol Liga Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]