Hominini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Hominini
Fosilaren garaia: Tortoniar-gaur egun

Sahelanthropus tchadensis
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Primates
Familia: Hominidae
Azpifamilia: Homininae
Leinua: Hominini
Gray, 1825
Azpileinuak

Baina ikus testua

Hominini Hominidae familiaren barruko bi leinuetako bat da, gizakia barne hartzen duena. Gizakiaren senide desagertuak diren Sahelanthropus, Orrorin eta Kenyanthropus generoak ere talde honetan sailkatu dira.

Azpibanaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leinu honen azpibanaketa egiteko banaketa posible bat baino gehiago daude. Autore batzuek bu talde egiten dituzte, Hominina eta Panina. Lehenengoan egongo lirateke gizakia eta bere ahaide fosil gehienak (Australopithecus kasu); bigarren taldean txinpanzeak egongo lirateke, eta, agian, Sahelanthropus eta Orrorin bezalako generoak.

Bigarren aukeran Panini izeneko leinua legoke, Hominini eta Gorilliniren parekoa. Beraz Homininiren azpian bi azpileinu leudeke:

Australopithecina azpileinuaren barruan sailkatuko lirateke gizakiaren aurrekari fosil gehienak, eta baliteke hemen sartzea ere Sahelanthropus eta Orrorin generoak ere.

Hominina azpileinuan gaur egungo gizakia bakarrik sartuko litzateke