Homo erectus
|
Iraute egoera: Fosil |
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Homo erectus baten burezurra
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Homo erectus (Zutik ibiltzeko gai zen gizakia) iraungitako hominido bat da, duela 1,9 miloi eta 50.000 urte bitartean bizi izan zena. Lehenengo fosilak 1891 urtean aurkitu zituen Eugène Dubois izeneko mediku holandarrak. Honek Homo erectus baten burezurra aurkitu zuen Indonesiako Java irlan eta Pithecantropus erectus deitu zion. Hominido honek bi oinen gainean ibiltzeko gaitasuna zuen, eta 750 eta 900 cm³ bitarteko buruhezur-edukiera.
Homo erectusi dagozkion fosilak Afrikan (Tanzanian, Hegoafrikan eta Aljerian), Europan (Alemanian, Espainian, Frantzian, Grezian eta Hungarian) eta Asian (Jaban eta Txinan) aurkitu dira, baina horietako askoren sailkapenak eztabaidak eragin ditu.
Gai zen lantzak, aiztoak eta beste hainbat tresna zurez, harriz nahiz hezurrez egiteko. Sua janaria prestatzeko erabili izanaren aztarnak ere aurkitu dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.