Hondamen natural

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hondamen edo hondamendi natural bat, energia handiko gertaera natural batek (hala nola uholde, sumendi erupzio, luizi, lurrikara edo ekaitz batek) eragiten duen kalte material eta pertsonal ugaria da, une eta leku jakin batean jazotzen dena. Gertaera hauek planetaren dinamika naturalak sortzen ditu, baina gizakiak eragindako ekintza batzuek (deforestazioa, kutsadura eta abarrek) areagotu ditzake.

Hondamen naturalak

Tornadoak

Tornado bat Anadarko herritik hurbil, Oklahoma, AEB.

Tornadoa zerutik lurrera doan eta bere baitan biratzen duen aire zurrunbiloa da.Tornado baten airea 100-400 km/h abiadurara doan airea du eta alderantzizko kono baten itxura dute. Tornado bat sortzeko hiru osagai beharrezkoak dira: aire-masa bero eta hezea, beste aire-masa hotz eta idorra eta goranzko haizea. Beharrezkoak badira ere, berez ez dituzte tornadoak sortzen, prozesua konplexuagoa baita. Bere indarra neurtzeko Fujita-Pearson eskala erabiltzen da. Antartidan izan ezik mundu osoan egon dira tornadoak baina leku batzuetan besteetan baino gehiago sortzen dira Ameriketan bezala.

Sumendi erupzioak

Sumendiak lurrazaletik mantura dauden irekidura batzuk dira.Irekidura horretatik ateratzen den magma, hoztean,sortzen diren mendiei deritzegu sumendiak. Sumendiak aztertzen duen zientziari bulkanologia deritzogu. Sumendiak normalean bi edo hiru plaka tektoniko elkartzen diren lekuetan sortzen dira(failak askotan).

Historian zehar, hainbat sumendik gizakiari hondamendi erraldoiak eragin dizkio (Vesuvio Ponpeian, Krakatoa Indonesian…). Sumendiak bi jarduera mota dauzkate efusiboa eta leherkorra:

  • Jarduera efusiboa: Laba basaltokoa da,ez daude gas pilaketarik eta piroklasto oso gutxi,horren ondorioz, laba ez da metatzen eta asko zabaltzen da.
  • Jarduera lehorkorra: Laba likatsua,gas pilaketa handiak eta piroklasto ugari,horren ondorioz gas metaketa handiak egiten dira leherketa erraldoiak sortuz.

Lurrikarak

Lurrikara, baita ere seismo edo sismoa, lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Sismologia deritzo lurrikarak aztertzen duen zientziari.

Lurrikarak normalki plaka tektonikoen talken ondorioz sortzen dira, baina sumendien erupzioen ondorioz ere sor litzakete. Lurrikaren sortze puntuari hipozentro deritzogu eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen puntuari) epizentro.Lurrikarak sumendiak failetan gertatzen dira gehienetan.Failak bi plaka tektonikoen artean sortzen diren zirrikitu erraldoiak dira. Lurrikarak hainbat hedatzeko modu daukate:P modua, S modua eta Love eta Rayleigh modua.

Lurrikarak,hainbat eskaletan neurtu ahal dira : Richter-ena,momentuko magnitude eskala eta MSK eskala. Historia osoan zehar hainbat bider itzelezko lurrikarak egon dira milaka eta milaka pertsonei etxerik eta askori bizirik gabe ixtean.

Tsunamiak

2004ko lurrikarak sortutako tsunamia, Ao Nang, Thailandia.

Tsunamiak itsasoan sortzen diren olatu erraldoiak dira.Tsunamiak jatorri ugariak dauzkate; itsas lurrikara, itsaspeko sumendiak, zikloi baten uhinak…Baina tsunamien 90% baino gehiago itsas lurrikaren ondorioz dira.

Tsunamiak itsaspeko plaka ozeanikoa bortizki igotzen edo jaisten direnean sortzen dira, plaka tektonikoen talka dela eta, gainean duen ur masa desplazatzen du. Grabitatearen eraginez, ur masa handi honek oreka bilatzen du eta alboetara hedatzen da. Tsunamiak orokorrean, plaka ozeaniko bat plaka kontinental baten azpian irristatzen denean, subdukzio izeneko prozesuan sortzen dira. Historian zehar tsunamiak milaka herri eta hiri hondatu eta txikitu egin dute (San Frantzisko, Tumaco, Mesina…)

Uholdeak

Limpopo ibaia Mozambike hegoaldean (2000)

Uholdea urak normalean okupatzen ez duen eremu bat hartzen duenean gertatzen da, erreka eta ibaiek gainezka egiten dutenean, arruntetik ateratzen den itsas-mailaren igoeragatik edo tsunamiengatik. Ibai-uholdea periodikoki leku batzuetan gertatzen den uholde da. Uholde hauen sorketa gertatzeko hainbat era daude:

  • Euriaren ondorioz
  • Ibai baten gorabeheren ondorioz
  • Tsunami edo itsasikara batengatik

Prehistorian hainbat eta hainbat uholde izugarri gertatu dira desglaziazioarengatik, eta gainera oraindik ere uholde erraldoiak eta ezin txarragoak gertatu dira(1959 Uruguai, 1972 New York…)

Lehorteak

Lehortea leku konkretu batean ura, lekuko landareen, gizakien eta animalien ur beharra asetzeko eltzen ez denean gertatzen da. Lehorteen eragin printzipala euri gaitza da.Lehortea oso indartsua bada lurra pitzaduraz bete eta basamortuko klima bezala geratzen da dana.

Lehorteak hainbat zorigaitz eragiten dute:

  • Nekazaritzan landareak ur faltagatik hiltzen dira
  • Basoetan zuhaitzak hil eta gaixotasun asko artzen dituzte
  • Nekazaritzako hainbat abere hiltzen dira
  • Ur falta gizakiarentzako

Ikus, gainera