Hondar (matematika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aritmetikan, bi zenbaki osoren zatiketa baten hondarra zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza da. Zatitzailea baino txikiagoa da beti. Hortaz:

\mbox{Hondarra = Zatikizuna} - \mbox{(Zatitzailea}\times \mbox{Zatidura)}

Hondarraren arabera, zatiketak honela sailkatzen dira: zehatzak hondarra zero bada edo zehaztugabeak hondarra zero ez bada.

Oro har, x zati y egitearen hondarra \textstyle x \mbox{ mod }y eran adierazten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]